Udalerriko lorezaintza lanez arduratzen den enpresaren txostenak gomendatuta zenbait zuhaitz kendu eta beste batzuk ordeztuak izango dira herriko zuhaitz aniztasuna balioan jartzeko helburuari jarraituz
Lanak otsailaren 5ean hasiko dira, Oriamendi kalean eta Nafarroa etorbidean aldaketak egingo dira eta Iturriotz kaleko etxebizitza berrien eraikuntza parean berriak landatuko dira
Lorezaintza gaietan aditu diren teknikariek aurkeztutako txostenean adierazitakoari jarraituz, Oriamendi kalean 32tik 42ra, eta 31tik 41 dauden zuhaitzak, udareondoak, botatzeko eta birlandatzeko lanak egingo dira otsailaren 5ean hasita.
Zenbaki bakoitiak dituzten atarien aldean, zuhaitzak kendu eta ez dira berriro landatuko. Espaloia zabalagoa geratuko da (erabilgarriagoa, behin alkorkeak kendu eta gero). Edozein landaketa oso estu geratzen da eta toki laiotza denez argia bilatzearen ahaleginez adaburu batzuk okertu egin dira bere hazkundean. Oriamendi kalearen beste aldean, zenbaki bikoitiak dituzten atarien parean, dauden zuhaitzak kendu (asko hazi dira) eta beste batzuk jarriko dira. Urtero inausiko dira tokiaren arabera formarik onena emanez. Espezie aukeratuta Tilia Cordata “Grennspire” da.
Nafarroa Etorbidean aldiz, Gingko japoniar espezieko zuhaitz batzuk (emeak) kendu ziren. Emeak izanik ematen zuten fruitua usai txarreko izateaz gain, zorua eta ibilgailuak zikintzen zituzten. Berriro landatuko dira Gingko espeziekoak baina arrak, fruituak ematen ez dituztenak.
J.M. Iturriotz kalean, Olaran eraikina baino baño lehenago dauden etxe berrien aurrean ere zuhaitz landaketa egingo da.