Orohar, olio, pila eta erropa edukontziak dauden guneetan jarri dira herritarren eskaerari erantzunez
Kafe-kapsulen birziklapenak garapen jasangarriaren alde egiten du hondakinarekin produktu berriak fabrikatzeko lehengaia bihurtzen delako
Kafe-kapsulak bereziki birziklatu ahal izateko edukiontzi berriak kokatu dira Beasainen. Sasieta mankomunitatearen eskutik eskualdeko herri handienetan kokatu dira dagoeneko eta datozen astetan herri txikietan ere kokatuko dituzte. Orokorrean, olio, pila eta erropa edukontziak dauden guneetan jarrita daude eta hainbat herritarren eskaeratik etorritako zerbitzu berria da. Banaketa honekin, kafe-kapsulak bereizita birziklatu ahal izango dira eta garapen jasangarriaren aldeko ekimena izango da. Hain zuzen ere, hondakinak produktu berriak fabrikatzeko lehengai bihurtuko dira. Alde batetik kapsula birrinduetatik paperontziak, kuboak, edukiontziak, hesiak eta hiri-altzariak egiteko listoak lortu daitezke eta bestetik kafe-hondarretatik landareak eta hazi-bolak ernetzeko substratua lortuko da.
Hondakinik onena, sortzen ez dena
Honela bada, edukiontzi berrietan kapsulak bere horretan bota behar dira, hustu gabe. Edozein eratako kapsulak bota daitezke, aluminiozkoak zein plastikozkoak. Hala ere gogorarazi behar da ohiko kafeteran edo lapikoan kafea eginez gero hondakin gutxiago sortzen dela eta ondorioz birziklatzea errazten dela.