Udaltzaingoak egingo duen zaintza bereziarekin batera arau eta gomendio berriak biltzen dituen eskuorria banatuko dute patinete elektrikoen erabiltzaileen artean
Udaltzaingoak patinete elektrikoaren zirkulazioari buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpaina berezi bat burutuko du datozen astetan. Izan ere, ibilgailu hauetako gidariek kaleetan eman behar den elkarbizitzarako arauak betetzea derrigortuta daude elkarbizitzarako gutxieneko baldintzak bete daitezen. Ez da lehen aldia udaltzaingoak honelako kanpaina bat burutzen duena, baina beharrezkoa ikusi da patinete elektrikoen zirkulaziorako arau eta gomendio berriak bertatik bertara gidariei gogoraraztea.
Informazio eskuorriak
Oraingoan, eskuorrien banaketaren bitartez, patinete erabiltzaileei dituzten betebeharrei buruz ohartaraziko zaie, trafiko arauak bete eta guztien segurtasunerako, gutxieneko bizikidetza arauak bete ditzaten. Bertan azpimarratzen direnak honako hauek dira: oinezko bideetan ezingo da gidatu; pertsona bakar bat garraiatu dezake ibilgailuak; gehienezko abiadura errespetatu, bide gorritik eta kale jakinetan gehienez 20 Km/h-ko abiadura; ibilgailuaren dokumentazioa soinean eraman behar da beti; gidatzerakoan telefonoa edota aurikularrik ezin da erabili; kaskoa jantzita eta arropa dizdiratsua jantzi behar da; ibilgailuaren argiak piztuta gidatzerakoan; zirkulazio-arauak bete behar dira uneoro; patinetea baimendutako tokietan aparkatu behar da; alkohola eta drogak kontsumitu badira ezin da gidatu.
Kanpainaren ondoren patinete elektrikoekiko zaintza areagotuko da, trafiko segurtasuna eta kaleetako elkarbizitza hobetu dadin eta arau hausteak zigortu ahal izango dira.