Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Herrilab ekimenak bere jarduerari berrekin dio talde eragilearen lehen saioarekin

2020/07/27

Bileran, talde eragileak Beasainen kontziliazio erantzunkidea lantzeko ekintza plana irailetik aurrera martxan jartzeari buruzko eztabaida egin zuen

Covid 19ak eragindako etenaren ostean eta egoera berriak eskatzen dituen babes neurriak hartuta, Herrilabeko Talde Eragilea uztailaren 16an bildu zen Beasaingo Udalean, berdintasunaren eta kontziliazio erantzukidearen arloan 2020rako aurreikusitako Lan Plana eztabaidatzeko asmoz.

Talde honetan Beasaingo eragile ekonomiko eta sozialen ordezkaritza batek parte hartzen du, udalerrian kontziliazio erantzukidea lantzeko topagune eta hausnarketa partekatu eta dinamiko baten inguruan bilduta, eta bere egitekoa Herrilab ekimenaren Ekintza Planaren diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea da.

Bileran, Beasaingo herritarrekin, familiekin, hezkuntza-komunitatearekin, enpresekin eta saltokiekin kontziliazio erantzukidea lantzeko proposatu diren ekintzak aurkeztu dira, hala nola sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak, tailerrak, kontziliazio erantzukidearen arloan interesgarriak diren gaiei buruzko buletin monografikoak eta abar eginez, betiere Herrilaben helburu nagusia kontuan hartuta: denboran zehar iraungo duten eta Beasaingo herritarren bizi kalitatean inpaktu positiboa izango duten prozesu eraldatzaileak abiaraztea.

Ekintza horiek irailetik aurrera jarriko dira martxan, eta Udalak Beasaingo herritarrei eta gainerako eragile sozial eta ekonomikoei urte honetarako aurreikusitako ekimenen berri emango die unean-unean.

Gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna

HerriLab proiektuaren ekintza-planaren bitartez, kontziliazio erantzunkidearen esperimentazio-probalekua bilakatuko da Beasain. Herriko eragileak eta biztanleak inplikatuz, elkarlanean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna era esanguratsu eta iraunkorrean sustatzeko ekintzak diseinatu, probatu eta ezarriko dira, beraz. Esperientzia aitzindari honetatik eratorritako ezagutzak berdintasun eta kontziliazio politiketarako baliatuko dira, eta aldi berean, eredu bezala balioko dute lurraldeko beste udalerri eta eskualdeetan antzerako esperientziak egiteko.

Kontziliazio erantzunkidea terminoa bizitza pertsonala, zein familia eta lan bizitza kontziliatzeaz ari da, ezinbestekoak baitira bizitzari eusteko; gizonezkoek etxea eta familia zaintzeko duten erantzunkidetasunetik, bai eta erakundeek, komunitateak eta lan-munduak zaintza lanekin –ezinbestekoak baitira bizitzari eusteko– duten erantzukizun sozialetik eraiki beharreko kontziliazioaz.

Informazio gehiago 

herrilab talde eragilea 1 saioa20200716 5 copia