Bihar, martxoak 23, larunbata, “Planetaren ordua” izeneko ekimenean parte hartuko du Beasaingo Udalak. Gaueko 20:30etik – 21:30 era gune esanguratsuenetako argiak itzalduko dira.
- Igartzako jauregiko fatxada, zubi azpiko argiak eta burdinolako fatxada
- Barrendaingo biribilgunea
- Zaldizurretako biribilgunea
- Loinazko San Martin plaza bere osotasunean.
Udalak ekimen honen berri eman nahi du, herritarrek matxurak edo akatsak direla pentsa ez dezaten eta bestalde, ekimenaren zabalpena egiteko.
Planetaren ordua
Planetaren Ordua ingurumenaren eta pertsonen aldeko mundu mailako mugimendua da. Sidneyn jaio zen 2007an, klima-aldaketaren arazoari buruz ohartarazteko keinu sinboliko gisa. Eraikinetako eta monumentuetako argiak ordubetez itzaltzean datza keinu hori.
Planetaren Orduak ingurumenaren degradazioaren aurrean kezka adierazi eta honen aurrean jarduteko beharra erakusteko aukera ematen du.