Beasaingo Udalak langabezia gutxitu eta kalitatezko enplegua sustatzeko helburuaren baitan, baztertze arriskuan dauden langabetuak gizarteratzeko eta laneratzeko eskualdeko lankidetza sarean parte hartzen du "Elkar Ekin Lanean" programaren bidez
Leire Artola alkatea, formakuntza honetako 13 ikasleen aitortza eta ziurtagirien banaketan izan da
Langabezia murriztu eta kalitatezko enplegua sustatzeko helburuarekin azken urteetan formakuntza ibilbide desberdinak garatu eta eskaini dira eskualdeko eragileekin lankidetzan. Hainbat dira 2023-2024an eskaini diren formakuntza aukerak; lorezaintza, ehungintza, zaintza soziosanitarioa, gainazal eta altzarien garbiketak…
Gaurkoan Goiekin burutu den ekitaldian goraipatu nahi izan den ibilbidea, ehun eta larruzko arropa artikuluen konponketa prestakuntza burutu dutena izan da. Formakuntza honetako ikasleak 13 izan dira. Parte hartzaile guztiak emakumeak izan dira, %78 26-49 adin tartekoak, jatorriari dagokionez, %58a nigeriarrak izan da eta %23a marokoarrak. Taldea urrian hasi zen formakuntza teknikoarekin, eta 6 hilabetez Sarea Fundazioaren eskutik prestakuntza teknikoa jaso ondoren, hilabetez ibili dira eskualdeko herrietan kokatuta dauden artisau eta jostunen negozio txikietan ikasitakoa praktikan jartzen. Aldi berean, Goierri Eskolak oinarrizko konpetentzia digitalen inguruan laguntza eman du eta Ede Fundazioarekin, Emaktiva programa bitartez, konpetentzia soziolaboralak landu dituzte.
"Elkar Ekin Lanean"
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatutako “Elkar-EKIN Lanean” estrategiaren barruan kokatzen da. Finantzazioaren %85a Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio eta %15a Goierriko udalei. “Elkar-EKIN Lanean” enplegu programa, Eskualdeko Gizarteratze Sarean parte hartzen duten erakundeek egindako lankidetza-lanaren emaitza da. Helburua, baztertze arriskuan dauden langabetuak gizarteratzea eta laneratzea da. Ekimen honen bidez ere, pertsonak enplegu hobea lortzera bideratu nahi da, lurraldean kalitatezko enplegua gara dadin. Horretarako alor ezberdinetako prestakuntza kualifikatuak eskaintzen dira.
Ibilbide guzti honi amaiera emateko, gaur Goiekiko instalakuntzetan diploma banaketa ekitaldia antolatu da, ikasleak ez ezik, eskualdeko inklusio sarea osatzen duten eragileak bertan izan dira (Goierri Eskola, Gurutze Gorria, Caritas, Sarea Fundazioa, Ede Fundazioa, Prospektiker eta Goieki).
Goiekiko zuzendaria den Iker Galparsorok eman du hasierako hitza, bertaratu diren guztiei ongietorria emanez, ibilbidea argazki eta bideoz errepasatu ondoren, banan-banan ikasleak izendatu eta Goiekiko presidentea baita Ordiziako alkate den Adur Ezenarrok, Beasaingo alkatea den Leire Artolarekin batera irabazitako diploma banatu die. Talde argazkia aterata, ikasleak jositako lanak ikusiz amaitutzat eman da ekitaldia.
Honekin guztiarekin, pertsona hauek ilusioz daude erronka berriei aurre egiteko!