Ikastaroa urriaren 5ean hasiko da eta maiatzaren 31n bukatu eta aisialdirako heziketan lan egiteko aukera ematen du titulazioak
Beasainen burutuko da ikastaroa eta beasaindarrek matrikularen erdia ordainduko dute soilik
Beasaingo Udalak antolatutako aisialdirako begirale titulua lortzeko ikastaroan izena emateko aukera zabalik jarraitzen du. Hezten elkartearekin lankidetzan bosgarren urtez antolatutako ikastaro honen bidez, Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua lortu daiteke. Honela, haurren aisialdian euskaraz lan egiteko formakuntza ziurtatzen duen agiria Beasaindik mugitu gabe lortzeko aukera eskura jartzen du Udalak. Gainera, Beasainen erroldatuta daudenek matrikularen erdia ordainduko dute soilik.
Ekimen honekin ere, Beasaingo Udalak gazteei aisialdirako heziketan lan egiteko baliagarria zaien titulazioa lortzeko eskaintza egiten die. Lana egiteko aukeraz gain, aisialdian euskararen erabileran lagunduko duten begiraleen formakuntza sustatzen du.
Ikastaroa urriaren 5ean hasi eta datorren urteko maiatzaren 31an izango du amaiera. 150 ordu teoriko, 160 praktiko eta memoria baten lanketaz osatua egongo da. Tartean asteburu bateko irteera izango da.
Baldintzen artean, 2025ko abenduaren 31rako, 18 urte beteta edukitzea, DBHko titulazioa izatea eta euskara maila egokia izatea (klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea) daude.
Izena emateko epea zabalik dago iada. Kostua 485 eurokoa da, (matrikula eta aterpetxeko asteburuak barne), (beasaindarrentzat 242,5 euro). Informazioa eta izenematea