Apirilean hasi eta ekainaren 30ean amaituko den Beasaingo I. Trans zikloaren balorazio positiboa egin dute antolatzaile eta Udal arduradunek eta egitarau oparo eta afari herrikoi batekin itxiko dute
Balorazio oso positiboa egin dute Udala eta Goierriko zubiako ordezkariek Igo Trans zikloan burutu diren ekintzen gainean amaiera festaren aurkezpenean. Apirilaren 8an Aingeru Mayor-ek emandako hitzaldia eta “Niños y niñas” liburuaren aurkezpenarekin eman zitzaion hasiera. Honi, maiatzaren 5ean egindako solasaldiak jarraitu zion eta ondoren aurkeztu zen Mahaitasunez deituriko ekitaldi artistikoak. Solasaldian, Olaia Baigorri, Ekaitz Goikoetxea, Eduardo Zudaire eta Andoni Amadozek parte hartu zuten.
Hauek ekimen publiko eta irekiak izan baziren, maiatzaren 16 eta 17an Txindoki eta La Salle ikastetxeetan, bertako ikasleei hitzaldia eman zien Kattalin Miner-ek transexualitateari buruz. Beasaingo Loinatz jaietan, maiatzaren 27an eta ekainaren 2an, Goierriko Zubia taldeak mahai informatiboa ipini zuen Bideluze plazan eta azkenik ekainean ikastetxeetan eta Dar Dar produkzioak taldearen eskutik bullyng eta trans-en inguruan sentsibilizaziorako antzerki saioak eskaini ditu.
Zikloari amaiera emateko, ekainaren 30ean egingo den festaren egitaraua aurkeztu dute eta jendea animatu dute azkenik parte hartzea. Egitaraua hauxe izango da.
19:00 Plaza azpian. Ipuin-kontaketa, Itziar Saenz de Ojer Clownlariaren eskutik.
20:00 Batukada, herrian zehar
21:00 Plaza azpian. Herri afaria.
22:30 Bide luze plazan. Kontzertua Muxutruk taldearekin
Afarirako tiketaksalgai honako lekuetan
Lazkao: Zelata, Herriko taberna eta Batzokian
Ordizi: Kirkilen, Sugarren eta Herriko tabernan
Beasain: Arrano eta Batzokian
Menua: Entsalada mixtoa, oilaskoa, eta postrea
Prezioa: 10€