Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Udala Garabiderekin elkarlanean hizkuntza gutxiagotuen alde

2017/10/10

Bost urtez arituko da Udala elkarlanean Garabiderekin hizkuntza gutxiagotuetako herrialdeekin elkarlanean eta garapen bidean diren herrialdeei bideratzen dien aurrekontuaren %1 tik, laurden bat zuzenduko du Garabide elkartearekin sinatuko duen hitzarmenera

Honela, garapen bidean dauden herrialdeei eskainiko zaien laguntzaren barruan kooperazio linguistikoa bultzatu nahi da herrialdeen nortasunaren alde eginez  

Beasaingo Udalak Garabide gobernuz kanpoko erakundearekin burutuko duen lankidetzaz mintzatu da Beasaingo alkatea udaletxean Garabide elkarteko ordezkariei eta eurekin etorri diren atzerriko 10 komunitate indigenetako dozena bat ordezkariei egindako harreran.

garabideazalpenak

Hilabete osoko egonaldia egingo dute urrian Garabide elkartearen eskutik eta euskara biziberritzeko aurrera eramandako esperientzien ezagutza jasoko dute eta eurek dutena partekatu. Beasaingo Udalak egitasmo honetan parte hartu du eta Udal Euskaltegian bi ikastaro trinko jasotzeko aukera izan dute lider indigenek .

Aitor Aldasoro alkateak jakinarazi du, Udalak bost urterako parte hartuko duela Garabiderekin proiektu honetan eta datorren urtean sinatuko dela hori ziurtatuko duen hitzarmena.  Honela, garapen bidean dauden herrialdeetako hizkuntza gutxiagotuen komunitateekin kooperazio linguistikoa bultzatuko da. Udalak egun bere aurrekontuaren % 1 bideratzen du garapen bidean diren herrialdeei laguntzera eta horren laurdena Garabide elkartearekin sinatuko duen hitzarmenera zuzenduko du; hizkuntzen biziraupenaren alde eginez herrien nortasuna ere mantentzen delako.

Herrialde indigenetako ordezkariek Beasainen gaurko bi ikastaro trinkoen ondoren, bihar arratsaldeko 19:00etan Jon Sarasua, Garabideko presidente ordearekin batera Igartzako jauregian eskainiko duten solasaldiarekin amaituko dute Beasaingo bisita.