Udal liburutegian ordenagailuak erabiltzeko araudia
GAO 2013ko uztailaren 10ko 138. Zk.
BEASAINGO UDALA
Iragarkia
Apirilaren 2ko Erregimen Lokaleko Oinarrien 7/1985 Lege Erregulatzaileko 70.2 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Erret Dekretu bidez onetsitako Entitate Lokalen Antolamendu, Funtzionamendu eta Erregimen Juridiko Erregelamenduko 196.2 artikuluan eta 1955eko ekainaren 17ko Dekretu bidez onetsitako Korporazio Lokalen Zerbitzu Erregelamenduko 7.2 artikuluaren arabera, 2013ko maiatzaren 23an Udalbatza Osoak «udal liburutegian ordenagailuak erabiltzeko araudiari» hasierako onespena eman zion testu osoa Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen da, hasierako erabaki hori behin betikoa bihurtu delako, erreklamazioak aurkezteko epean ez delako inolakorik aurkeztu.
Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka, Administrazioaren aurkako helegitea jar daiteke Gipuzkoako Administrazioaren aurkako Auzi–gaien Epaitegiaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunetik hasita zenbatutako bi hilabeteko epearen barruan.
Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluan adierazitakoaren arabera.
Beasainen, 2013ko uztailaren 16a. Koldo Agirre Mujika, alkatea. (7154)
UDAL LIBURUTEGIAN ORDENAGAILUAK ERABILTZEKO ARAUDIA
Beasaingo Udal Bibliotekan Interneterako sarbidea duten ordenagailuen erabilpena honako baldintza hauekin egingo da:
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkidea izatea beharrezkoa izango da.
- 12 urte bitarteko pertsonek zerbitzu horiek erabiltzeko amaren, aitaren edo tutorearen baimen sinatua beharko dute.
- Ekipoak banaka erabiltzeko dira.
- Ordenagailuak liburutegian onargarriak diren gauzetarako soilik erabiliko dira:
- Sarean informazioa aurkitzeko eta ofimatikako paketea erabiltzeko, jabetze intelektuala, copyrighta eta lizentziak errespetatuz.
- Ezin da jolastu, ez eduki pornografikoak, bortitzak edo xenofoboak dituzten orrialdeetan sartu, ez eta arau-hauste penala ekar dezakeen atzialdirik egin ere.
- Bibliotekako langileek bibliografiari eta erreferentziei buruzko aholkua emango dute, baina ez dute inola ere laguntza teknikorik emango.
- Ordenagailua pertsona bakoitzak egunean ordu batez erabil dezake gehienez.
Tasak:- 15’ arte dohanik.
- 15’ tik 60’ = 0.50 €.
- Inprimakiak behar izanez gero, gehienez 10 orri inprimatu ahal izango dira.
- Tasak: 0.10 € kopia bakoitzeko.
- Ordenagailuaren soinua erabiltzeko bakoitzak bere entzungailuak erabili beharko ditu.
- Erabilpena eskatzen duenak arduratu beharko du ordenagailua zaintzeaz eta behar bezala erabiltzeaz. Ezin izango du manipulatu, ezta kanpoko programarik instalatu ere.
- Arau horiek betetzen ez badira, zigorrak ezarriko dira, ordenagailuen erabilpenerako eskubidea kenduz ondoko baremo honen arabera:
- Arau-hauste oso larria izango da: Ordenagailua suntsitu edo hondatzea, eskabidea eperik zehaztu gabe eteteaz gain, bazkideak ordaindu beharko du ezaugarri berberak edo antzekoak dauzkan ordenagailu berri bat erosteko kostu ekonomikoa. Beasaingo Udalak erabaki eta bete beharko du neurri hori.
- Arau-hauste larria izango da: Ordenagailua manipulatzea edo kanpoko programak instalatzea, jabetza intelektualari, copyrightari eta lizentziei kalte eginez erabiltzea, eduki pornografikoa, bortitza edo xenofoboa duten orrialdeetan sartzea, eta erabilpena eskatu duena ez den beste pertsonaren batek erabiltzea. Arau-hauste horregatik erabilpen eskubidea eten egingo da urte beterako.
- Arau-hauste arinak izango dira: Bibliotekan lasaitasunari edo ordenari kalte egiten dion portaera desegokia izatea. Bibliotekako langileek pertsona hura hasieran horretaz ohartaraziko dute, eta araua hausten jarraitzen badu zehapena ezarriko diote; horrenbestez, ordenagailuen mailegurako eskubidea eten egingo da 6 hilabeterako.
Azken eguneratzea: 2013/11/20