Saritu guztien artean aukeratu zuen epaimahaiak ultra trailetako korrikalaria
Lortutako garaipenetatik at, bere gaitasun maila, sasoi eta ahalmen fisikoa eta batez ere erakutsitako balioak, adorea eta kemenagatik saritua izan da
Igartzako jauregiak bigarren aldiz bildu zituen Beasain Kirol Sarietako protagonistak. 2017an era batera edo bestera nabarmendu diren talde, eragile, norbanako eta kirolaren inguruan lan egiten duten entitateak elkartu ziren sari emate ekitaldian. Udalak bigarren ekitaldi honen ospakizunarekin, era batera edo bestera kirolaren inguruan lanean diardutenei bere eskertza eta aitortza adierazi nahi izan die eta balioan jarri euren ahalegina.
Zortzi kategoria ezberdinetako sarituak honako hauek izan ziren:
Emakumezko Kirolaria:Elena Calvillo
Gizonezko Kirolaria: Jon Aizpuru
Emakumezkoen Kirol Taldea: Goierri Gorri euskal ligako taldea
Gizonezkoen Kirol Taldea: Beasain Kirol Elkarteko 3. mailako taldea
Kirol Elkarte edo Entitatea: Goierri Gorri
Erakunde Babeslea: Xerbera Taberna
Kirol Jardunaldia: VIII. Ehunmilak
Kirol Ibilbidea: Iñaki Azurmendi
Udalak bere aldetik Ohorezko saria Irati Zubizarreta korrikalariari eman dio gazteen sky modalitatean munduko txapelduna izatea lortu zuelako (Youth Skyrunning Champion 2017. Andorran).
Galaren azken txanpan ireki zen izkutuan gorderik egon zen Sari Nagusiaren irabazlearen izena. Aitor Aldasoro alkateak eman zuen honen berri, eta esan bezala Jon Aizpuru Larrañaga izan zen.
Gala eta ondorengo tertuli-giroko irudiak ikusgai hemen.