Irati Zubizarreta, Beñat Turrientes, Beasaingo Errelebo Lasterketa eta Bikain altzariak izango dira sarituak
Datorren abenduaren 27an arratsaldeko 19:00etan Igartzako jauregian, 2023. urteko Beasain Kirol Sarien gala burutuko da. Bertan, modu batera edo bestera aurten Beasaingo edo Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzen, sustatzen edota emaitzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen aipamen berezia egitea eta jende aurreko aitortza eta esker ona adieraztea da helburua.
Sarien oinarrietan adierazita dagoenez, herritarrek sarituak izateko hautagaiak proposatzeko emandako epearen ondoren, aldez aurretik izendatutako epaimahaiak proposamen guztiak aztertu, izangaien merezimenduak baloratu eta urteko sariak eta aipamen bereziak erabaki eta jakinarazi ditu. Hartara, 2023ko Beasain Kirol Sarietan ondorengoak izango dira sarituak:
Emakumezko kirolaria saria: Irati Zubizarreta Armendariz (mendi lasterkaria)
Gizonezko kirolaria saria: Beñat Turrientes Imaz (futbol jokalaria)
Urteko kirol jardunaldia: XII. Beasaingo errelebo lasterketa
Erakunde babeslea: Bikain altzariak
Beasaingo Udalak izendatutako Ohorezko Beasain Saria: Maria Gil Jorge. Emakumezkoen Espainiako Futbol selekzioko fisioteraupeta eta munduko txapelduna.
Kirol ibilbideari Ohorezko saria: Maite Ruiz de Larramendi Mujika. Emakuzmezkoen esku pilotan munduko txapeldun izateaz gain, emakumezkoen lehen pilota klub profesionalaren sortzaileetakoa ere bada. Pilotan emakumearen presentziaren alde egindako lana aitortuz.
Guzti hauetatik, epaimahaiak erabakiko du zein izango den “2023ko Sari Nagusia” eta hori sari emate galan emango da jakitera.
Urteko aitortza edo aipamen bereziak:
- Unai Dorronsoro Garmendia (Mendi Lasterketak)
- Aritz Aldasoro Sarriegi (Futbola)
- Eneko Rodriguez Garcia (Atletismoa)
- Lorea Kirol Kluba (Wu-Shu Kung Fu)
- Ekain Imaz Agirre (Errugbia)
- Xabier Martin Mujika (Errugbia)
- Ekhi Etxarri Lorenzo (Padel)
- Aimar Lopez Catalán (Padel)
- Txolarte (EHM Bolondres Taldea)
- Aroa Madina (Gimnasia Erritmikoa)
- Nora Perez (Gimnasia Erritmikoa)
- Libe Lasa Barandiaran (Futbola)
- Maren Higuero Larreategi (Atletismoa)
- Asmube (Ondo Ibili Ondo Izan)
- Aranealde Elkartea (Ondo Ibili Ondo Izan)
- Beasaingo Osasun Etxea (Ondo Ibili Ondo Izan)
- Aita-Menni (Ondo Ibili Ondo Izan)
- Nagusilan (Ondo Ibili Ondo Izan)
Ekitaldian, aurrez erabakitako sail, kategoria eta genero bakoitzeko sarituari dagokion oroimenezko ikurra emango zaie. Sariak ohorezkoak dira, hau da, ez dute inolako ekarpen ekonomikorik izango.
Udal gobernuak sortu duen ekimen hau 2016az geroztik burutzen da. Kirola interes publikoko jarduera soziala izanik, pertsonen trebakuntza nahiz garapen integralean du eragina, norbanako zein taldeen bizi kalitate eta ongizatea hobetzen lagunduz. Hau ardatz hartuta, egitasmo honen bidez, Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzen, sustatzen edota emaitzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen lana balioan jarri, aitortu eta goretsi nahi da.