Irailaren 8an Gernika pasealekuko frontoian egingo da eta bazkaltzera gerturatzen diren guztien artean dastatu eta puntuatuko dira txapelketara aurkeztutako sagardoak
Bazkarirako txartelak Basakana, Plazape, Batzoki, Xerbera eta Antzizar tabernetan daude salgai 26 eurotan eta bazkaria bertako produktuetan oinarritutako menuaz osatuko da
Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiaren IV. edizioko lehen final-aurrea Beasainen egingo da irailaren 8an. Gernika pasealekuan egingo den bazkari herrikoian dastatu eta puntuak banatuko dituzte bazkaltzera joango direnak. Epaile izan nahi duten herritarrek bazkari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik. Beasainen, Basakana, Plazape, Batzokia, Xerbera eta Antzizar tabernetan izango dira salgai 26 eurotan eta epaile edonor izan ahalko da.
Aurten, IV. Edizioa beteko du Txapelketa honek eta Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartuko dute parte.
Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoia
Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia laugarren urtez egingo da aurten eta 4 finalaurreko eta finala izango ditu, horietako lehena Beasainen. Izena ematen duten Euskal Herriko Sagardotegietako sagardoak bazkaltzera esertzen diren guztien artean dastatu eta puntuatuko dira. Epaile izan nahi duten herritarrek afari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik (finalaurrekoak 26€ eta finala 32€). Epaile edonor izan ahalko da.
Beste hiru finalaurrekoak, Goizuetan, Oñatin eta Urnietan izango dira; eta finala Usurbilen. Mahaikide-epaileek ez dute jakingo zein sagardotegitako sagardoa ari diren dastatzen eta bukaeran jakingo dira irabazleak (lote zenbakia) zeintzuk diren, bai finalaurrekoetan eta baita finalean ere. Aurten Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartuko dute parte Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoian (zerrenda osoa behean).
Edonor izan daiteke epaile
Bazkaltzera eseri eta mahaira ateratzen duten sagardoari bakoitzaren gustuen arabera 5-10 tarteko puntuazioa ematea, ez beste! Beraz, sagardoak dastatzea eta ongi jatea gustuko baduzu, hau da zure txapelketa!
Ohitura zaharrak gure eginez...
Aurten laugarren urtea du Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak lehengo ohitura bati heldu zion orain lau urte ilusio handiz. Historikoki horrelako txapelketak egin izan dira, 1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu baitzituen orduko sagardogileen elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa. 2015eko txapelketa lehen harria izan zen, eta ordutik sistema hobetuz eta herri zein herritar desberdinak sagardoaren inguruan elkartuz lanean dihardugu.
HERRIA |
EGUNA |
KOKAPENA |
BEASAIN |
Irailak 8 LARUNBATA 14:00 |
Gernika pasealekuko Frontoi estalian |
Otordua
Bai finalaurrekoetako eta bai finaleko afaria bertako produktuetan oinarrituko da, Gipuzkoako Sagadogileen Elkarteak, Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta. Sagardoarekin egoki ezkontzen diren plater desberdinak dastatu ahal izango ditu jendeak.
BEASAINGO FINALAURREKOA - 26 € - |
FINALA (USURBIL) - 32 € - |
Basatxerri lontxeatua Basatxerri urdaiazpikoa eta txorizkoa. Entsalada letxuga, tomatea, tipulina, oilaskoa eta arrautza egosia Ajoarrieroa Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin Xolomoburua Basatxerri xolomoburu errea pikillo piperrekin Postrea Idiazabal gazta sagar dultzearekin |
Basatxerri lontxeatua Basatxerri urdaiazpikoa eta txorizkoa. Entsalada letxuga, tomatea, tipulina, oilaskoa eta arrautza egosia Ajoarrieroa Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin Txuleta Txuleta parrillan erreta Postrea Idiazabal gazta sagar dultzearekin |
Puntuazio sistema
Jendea bazkaltzen hasi orduko hasiko dira mahaira sagardoa ateratzen eta jendeak lote bakoitza puntuatu behar izango du 5-10 tartean, momentuan iruditzen zaionaren arabera. Ez da jakingo zein sagardotegietako sagardoa dastatzen ari diren mahaikideak. Finalaurreko bakoitzeko lehen bi puntuazio altuenak dituzten sagardotegiak automatikoki pasako dira finalera, eta gainontzeko sagardoak puntuazioaren arabera, hurrenez hurren. Finalaren ondoren bakarrik jakingo da finalistak zein izan diren eta zein puntuazio lortu dituzten.
Sagardotegi parte hartzaileak
Edizio honetan Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik parte hartuko dute.
SAGARDOTEGIAK |
HERRIA |
|
1 |
ABURUZA |
Aduna |
2 |
AGINAGA |
Usurbil |
3 |
AKARREGI |
Hernani |
4 |
ALBERRO |
Hernani |
5 |
ALORRENEA |
Astigarraga |
6 |
AÑOTA |
Azpeitia |
7 |
ARAETA |
Zubieta |
8 |
ASTARBE |
Astigarraga |
9 |
ASTIAZARAN |
Zubieta |
10 |
BELTZENIA |
Urruña |
11 |
BEREZIARTUA |
Astigarraga |
12 |
CALONGE |
Igeldo |
13 |
EGUZKITZA |
Tolosa |
14 |
ELUTXETA |
Urnieta |
15 |
ETXEBERRIA |
Astigarraga |
16 |
EULA |
Urnieta |
17 |
GAZTAÑAGA |
Andoain |
18 |
GOIKOETXEA |
Lizartza |
19 |
IPARRAGIRRE |
Hernani |
20 |
IRIGOIEN-HERRERO |
Astigarraga |
21 |
ITXAS BURU |
Hernani |
22 |
IZETA |
Aia |
23 |
LARRARTE |
Astigarraga |
24 |
LARRE GAIN |
Hernani |
25 |
LIZEAGA |
Astigarraga |
26 |
OIANUME |
Urnieta |
27 |
OIARBIDE |
Astigarraga |
28 |
OIHARTE |
Zerain |
29 |
OLA |
Irun |
30 |
OLAGI |
Altzaga |
31 |
ORDO-ZELAI |
Oiartzun |
32 |
OTSUA-ENEA |
Hernani |
33 |
PETRITEGI |
Astigarraga |
34 |
REZOLA |
Astigarraga |
35 |
RUFINO |
Hernani |
36 |
SATXOTA |
Aia |
37 |
SETIEN |
Urnieta |
38 |
TXIMISTA |
Ordizia |
39 |
URDAIRA |
Usurbil |
40 |
UXARTE |
Zornotza |
41 |
ZABALA |
Aduna |