Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Loinatz Eguneko Zentroan hobekuntza lanak egin dira

2019/12/12

Hainbat horma kendu ondoren espazioaren aprobetxamendua handitu da, pertsonei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea nabarmen hobetuz

Duela gutxi, Eguneko Zentroa hobetzeko lanak burutu dira leku horretako espazioaren aprobetxamendua hobetzeko. Funtsean, hainbat pareta bota edo kendu dira, erabiltzen ez diren espazioak gehiago aprobetxatzeko.

Horren ondorioz, egokitzapen lanak egin eta gero, jardueretarako eremua eta erabiltzaileen atsedenerako espazioa nabarmen handitu dira, eta azken hau hobeto banatuta geratu da. Era berean, "Deanbulazio” edo noragabean ibiltzeko eremua ere handitu egin da.

Hobekuntza horiek zerbitzua ematen duen enpresak zentroaren erabiltzaileen beharrei erantzuteko planteatutako eskaerari erantzun diote, haien ongizatea eta ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.

Bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzua

Loinatz Eguneko Zentroa eguneko zerbitzu asistentziala da, autonomiari dagokionez gabezia batzuk izan arren, familia-giro egokia edota inguruan laguntza eskaintzen duten pertsonak izatean, egoitza batean sartzeko premia ez duten pertsonei zuzendutako arreta integrala eskaintzen duena.
Zentro horietara joaten diren pertsonei zerbitzu hauek eskaintzen zaizkie: mantenu zerbitzua, bizitzako funtsezko ekintzak garatzeko arreta pertsonalizatua, jolas jarduerak etab.

Eguneko Zentroaren zerbitzua Gipuzkoan erroldatuta eta bertan bizi diren pertsonei zuzenduta dago baldintza hauek badituzte: 65 urtetik gorako pertsonak izatea, menpeko modura baloratuta daudenak eta baliabide honetarako egokiak direnak. Ezintasunen bat duten pertsonak izatea, eta 20-64 urte bitarteko adina izatea. Buruko gaixotasunen bat duten pertsonak izatea, eta 20-64 urte bitarteko adina izatea. 

eguneko zentruaeguneko zentrua