Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Bizikleta aparkaleku berriak udalerrian

2024/07/08

Mugikortasun jasangarria sustatzeko helburua jarraituz, hutsuneak zeuden tokietan kokatu dira aparkaleku berriak  

Txindoki institutua, eta Nafarroa etorbidea izan dira azpiegitura berri hauen kokalekuak

Mugikortasun jasangarria sustatzen jarraitzeko konpromisoari jarraituz, Udalak bizikletan erabilera lehenesteko helburua betetzeko ekimenak gauzatzen jarraitzen du. Hiri Mugikortasun Jasangarriaren planaren baitan, herritarrentzako udalerri eroso, atsegin eta euren beharrei egokitua diseinatzeko, bizikletan erabilera errazteko esku hartzea burutu du azken hilabetean. 

Hiriei arnasa emateko, kutsadura murriztuz eta mugikortasun jasangarria bultzatzeko modu berri horretan, bizikletak funtsezko rola jokatzen du garraio publikoaren alternatiba gisa. Alabaina, garraiobide honen onurak gure ingurumena babesteko duen zereginetik haratago doaz; osasuna hobetzen ere lagunduko dute.

Aparkalekuen gehikuntza

Bost kokapen berri izan dira orain arte zeuden aparkalekuei batu zaizkienak. Txindoki institutura doazen ikasleen bizikleta pilaketa ematen da eta ikastetxera doan errepide ondoan aparkaleku berri bat kokatu da 20 bizikleta uzteko aukera ematen duena. Aurretik kokatu zen aparkaleku berriari gehitu zaio azken hau. 

Nafarroa etorbidean kokatu dira beste lau aparkaleku berri. Etorbide luze honetako 1, 10, 13, eta 20 zenbakien parean kokatu dira hain zuzen ere. Aparkalekuen gabezia non ematen zen atzeman eta hutsune horiek betetzeko helburua betez kokatu dira aparkaleku berri hauek.  

Bizikletaren erabilera sustatzea

Pertsonen osasuna, hiri garbiagoak eta trafiko gutxiagokoak dira bizikleta garraio perfektuaren alternatiba bihurtzen duten argudioetako batzuk. Mugikortasun jasangarria, beraz, geroz eta handiagoa da hirietan. Beasainen bidegorri sarea eta honen ekipamendu gehigarri diren bizikleta aparkalekuen kokapenak aztertu eta dauden gabezia edo hobekuntza aukerak identifikatu eta martxan jarri dira.

Esku hartze honekin beste urrats bat eman da aipatutako helburuan baina etengabeko hobekuntzaren baitan bizikleten aparkalekuen beharrek esango dute aurrerantzean non eta zenbat gehiago jarri behar diren. 

bizikleta aparkalekuak naf etob 13

 

bizikleta aparkalekuak naf etob 1

bizikleta aparkalekuak naf etob 10
bizikleta aparkalekuak naf etob 20