Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Igartza Oletako esku-hartzeek bide segurtasuna eta hiri paisaia hobetu dute

2024/08/29

Amaitu berri den asfalto inprimatudun biribilguneak ibilgailuen abiadura murriztu eta bidegorriaren ikuspegia hobetu du oinezko zein txirrindularien segurtasunerako

Loinatz udal futbol zelaiko aparkalekua eta espaloiaren arteko zuhaitz errenkadak hiri-paisaia aberastu du eta eta datozen asteetan zebrabide berri bat egikarituko da aparkalekuko irteeraren parean

Azken hilabeteetan Igartza Oleta kalean aurreikusi ziren hainbat hobekuntza lan amaitu dira ia bere osotasunean. Eraiki den biribilgune zapalgarri berriak eman dio trafiko handi jasaten zuen bidegurutzeari beste itxura bat. Izan ere, Florentzio Axpe eta Igartza Oleta kaleak bat egiten duten tokian, ibilgailuen trafikoa, bidegorriaren erabiltzaileak eta oinezkoen joan etorria nahasten ziren horrek duen arriskuarekin. Bestetik, Loinatz udal futbol zelaiko aparkalekuan udaberrian landatu ziren zuhaitz eta landareek hiri-paisaia hobetu eta itzala eskaintzen dute. 

Bide segurtasuna

Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planak utzitako ondorioen artean aurkitzen zen bi kaleen arteko bidegurutzea arrisku puntu nabarmena dela. Hori dela eta, arazo honi konponbidea emate aldera, bidegurutzea biribilgune bihurtzea erabaki zen. Ondorioz, biribilgune zapalgarria sortuta, ibilgailuen biraketak erraztu dira eta errepidea, bidegorria eta oinezkoen espaloiak bat egiten duten espazioa seguruagoa izatea lortu da.  

Honi lotuko zaio zebra bide berriaren egikaritzea Loinatz futbol zelaiko aparkalekutik Igartza Oleta kaleraino pasabide izateko. Aparkalekutik beste aldera errepidea zeharkatzeko orain arteko ohiturari arriskua kendu nahi zaio honela pertsonen segurtasuna bermatzeko, eta bide batez, egungo zamalan gunea handituko da.

Hiri paisaia eta bero-irla efektua

Eremu berde berri bat sortu da baita ere inguru honetan. Loinatz Futbol Zelaiko aparkalekuan, espaloiaren aldean dauden plazen lerroan zuhaitz eta landare errenkada bat landatu da. Zuhaitzak hainbat onura dakartza estetikatik haratago doazenak, ingurumen jasangarritasunari eta ongizate orokorrari lagunduz. Airearen kalitatea hobetzeaz gain, hiri-beroketaren murrizketa itzalaren bidez, euri-uren kontrola eta zarata murriztea errazten dute. 

Hobekuntza eta segurtasun lanak ez dute etenik Udalarentzat. Igartza Oleta kalean zeuden beharrak atzemanda egin dira hobekuntza eta eraberritze lanak. Honela, Beasaingo Udalak irisgarritasuna, bide-segurtasunaren hobekuntza eta ingurumena babesteko helburuen baitako lanak gauzatu ditu Igartza Oleta kalean.

igartza oleta biribilgunea 2