Oneka Sanchez (gidaria) eta Junes Arina (bidaiaria) izan dira ekainean autoa gehien partekatu dutenak eta herriko saltokietan erabiltzeko 100 euroko erosketa-bonu bana jaso dute
Beasaingo Udalak eta Hoop Carpool aplikazioak #Movetogether erronka abiarazi zuten ekainean hainbat helbururekin; CO2 isurpenak murriztea, erregaien kostuaren igoera dela eta herritarrei dirua aurrezten laguntzea energia gastua jaitsiz, klima aldaketari buruzko ezagutza eta kontzientzia areagotzea eta mugikortasun jasangarria bultzatzea.
Beasaindarren parte-hartzeari esker ahalegin horretan indarrak batzea lortu da eta, gainera, indartu egin da herritarren arteko elkartasuna eta lankidetza. Beasaingo Udalak esker onak eman nahi dizkie joan den ekainean helburu hori lortzeko kanpainan parte hartu duten pertsona guztiei. Gainera, mugikortasun jasangarriaren alde eginez, herritarren bizi kalitatean eragin positiboa lortu da .
Irabazleak
Ekainean burututako kanpainaren irabazleei dagokionez, gidaria Oneka Sanchez izan da (306 km) eta bidaiaria Junes Arina (136 km). Biak ikasleak dira eta autoa partekatzen dute Oñatira unibertsitatera joateko. Beasaingo Udalak, Bareak merkatari elkartearen laguntzarekin, herriko saltokietan erabiltzeko 100 euroko balioa duten erosketa-bonuak oparitu dizkie.
Ekaineko #Movetogether kanpaina ParteCar ekimenaren baitan burutu da. Kotxea partekatzeko ohitura sustatzeko modua –carpooling delakoa–, herritar guztien bizi kalitatea hobetzea helburu duen proiektua da ingurumena babesten laguntzen duena, kotxean egiten diren bidaiak beste modu batean egiteko ohitura ezarriz. 2022an jarri zen martxan ekimen hau eta orain arte guztira 326 erabiltzaile daude aplikazioan alta emanda. 239.000 km partekatu dira eta 35.000kg CO2 ez isurtzea lortu da. Diruari dagokionez 33.000 euro aurreztu dira.
Udalak kotxea partekatzeko aplikazioaren sustapenarekin jarraitzen du mugikortasun jasangarria bultzatuz klima aldaketari aurre egiteko. ParteCar ekimenaren mugikorrerako aplikazioa oraindik probatu ez baduzu, Beasaingo Udalaren web orrian aurkitzen da App-a jaisteko hesteka.