Udalak dirulaguntzak emango dizkie hala eskatzen duten auzotarrei euren irisgarritasuna hobetu eta garraio-zerbitzu bidezkoagoa eta jasangarriagoa sustatzeko
Beasaingo Udalak “Auzo-Taxi” programarako laguntzak arautzen dituen dokumentua onartu berri du, landa-eremuetan bizi diren pertsonen mugikortasuna hobetzeko. Eskaripeko mugikortasun zerbitzu berriari esker, aukera zabal eta malguago bat eskaintzen zaie landa-auzotarrei, behin “Auzo-Taxi” programaren 2024-2025rako dirulaguntzen araudia onartuta.
Auzotarren partehartzea
Udalaren proposamena auzoz auzo egindako bileretan partekatu da eta egon litezken beharrak jaso dira hauei irtenbidea emateko. Auzotarrak sarritan erdigunera desplazatu beharrean aurkitzen dira osasun zein beste hainbat zerbitzutara iristeko, baina orainarteko autobus loturak nekez asetzen zituen beraien beharrak. Honen ondorioz, ibilgailu pribatuarekiko dependentzia osoa zen eta gidatze baimen zein autorik ez zutenek zailtasunak zituzten erdigunera iristeko.
Laburbilduz, programa honen helburu nagusia irisgarritasuna hobetzea eta landa-eremutik zein landa-eremuruntz desplazatzeko zailtasunak murriztea da, garraio-zerbitzu bidezkoagoa eta jasangarriagoa sustatuz.
Udalak honela, "Auzo-Taxi" programaren 2024 eta 2025erako dirulaguntzak arautzeko baldintzak ezarri ditu.
Auzo-Taxi programa honen sorrera garapen jasangarria eta herriguneetarako sarbidea sustatzen duten legeetan kokatzen da, udalerriko 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaz gain, hiri osasungarri eta irisgarri bat sortzea bilatzen duena.
Dirulaguntzen baldintzak
Guztira, 10.000 euro esleitu dira dirulaguntza horiek emateko eta laguntzak honako baldintza hauen arabera banatu eta eskatu ahal izango dira:
Onuradunek Beasaingo landa-auzoetako batean erroldatuta egon behar dute, Beasainmendi, Arriaran, Garin, Astigarreta, Matxinbenta, Altamira eta Salbatore. Eskatzaileek 12 urtetik gorakoak izan behar dute. 12 eta 18 urte bitartekoek gurasoen edo tutoreen baimena izan beharko dute.
Onuradunek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ez dute zorrik izan behar Beasaingo Udalarekin.
Nola eskatu laguntzak
Eskabideak egiteko epea irekita egongo da esleitutako funtsak agortu arte (10.000 euro) edo, gehienez ere, 2024-2025 urteetan. Beasaingo Udalean (iGunea) eskaera bat aurkeztu behar da, dokumentuaren I. eranskinean ezarritako formularioa erabiliz. Udalaren egoitza elektronikoan ere aurkez daiteke, bitarteko elektronikoen bidez.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskabide-inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.
- Eskatzailearen NAN. Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza-formulario bat sartu behar da.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
- Helburu bererako eskatutako edo aurreikusitako beste dirulaguntza batzuk jasotzen dituen zinpeko aitorpena.
Udalak, eskaera eta dokumentazioa jaso ondoren, eskatzaileak baldintzak betetzen dituela egiaztatuko du. Baliozkotu ondoren, aldeko ebazpena emango da eta eskatzaileari. Auzo-Taxi txartel bat emango zaio, diruz lagundutako zerbitzua erabili ahal izateko.
Laburbilduz, laguntza horiek jasotzeko, eskatzaileek bizilekuari, adinari eta egoera fiskalari buruzko baldintzak bete behar dituzte, eta behar den dokumentazioa aurkeztu behar dute, garaiz eta behar bezala.
Informazio gehiago udalaren web orrian aurkitu daiteke: