Herrilab deritzon prozesuari buruzko bilera informatiboak abenduaren 14an egingo dira udaletxeko batzar aretoan goizez 11:00etan eta arratsaldez 18:30ean
Herrilab, Beasainen bizitza pertsonala zein profesionala eta familia nola uztartu aztertzeko prozesua da
HERRILAB proiektu pilotua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Beasaingo Udalaren arteko hitzarmenaren bidez jarri da martxan. Herritarren bizitza pertsonalaren, familiaren eta profesionalaren kontziliazioan, erantzunkidetasuna sustatzeko asmoz. Beraz bizitzako esparru guztietara iritsi nahi da, eragile sozio-ekonomiko nahiz kultural, eta administrazioaren jarduera aztertuz. Horrela, emakume eta gizonen bizitza, aukera-berdintasunean garatzeko balio dezake; ohitura eta eredu berriak sortuz, “Udalerri erantzunkide” bihurtze aldera.
Egitasmo hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kontziliazio Erantzunkiderako Foru Planaren esperimentazio-probaleku izango da, eta ikasitakoa, adibide izan daiteke beste udalerri eta eskualdeetan.