Apirilaren 5etik maiatzaren 1a arte egongo da izena emateko epea irekita eta 2009-2013 urte artean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute
Euskararen jakintza eta erabilera aisiarekin lotuta bultzatzea helburu duten udalekuak burutuko dira uztailaren 4tik 13ra Etxarri Aranazko kanpinean dagoen Aterpetxean (Nafarroa). Udan euskara hobetu, erabilera indartu eta naturaz gozatzeko aukera ederra eskaintzen du honela Beasaingo Udalak eta bide batez ere eskolen opor garaian familien kontziliaziorako lagungarria izango den zerbitzua izatea nahi du.
Beasaingo Udalak, haurren artean euskararen jakintza eta erabilera indartzeko helburuari tinko eutsi nahi dio. Gure hizkuntzaren sustapena aisiarekin lotu nahia eta giro euskaldun batean natur ingurunean txertatutako eremu bat aukeratuta antolatu ditu udalekuak. Egitasmo hau, udal gobernuaren legealdi planean helburu nagusien artean jasota eta iragarrita agertzen da eta konpromiso hori betez gauzatu du.
Euskara, natura eta aisia
Euskara, natura eta aisia oinarritzat dituen egitarauarekin antolatutako udalekuak Sakana eskualdeko Etxarri Aranazko Aterpetxean burutuko dira. 2022ko uztailaren 4tik 13ra luzatuko dira eta 2009 eta 2013 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendutako udalekuak dira.
Plaza kopurua mugatua da 50 haurrentzat eta izena emateko epea apirilaren 4tik maiatzaren 1era egongo da irekita helbide honetan aurkitzen den galdetegia betez. Prezioak hauek dira: seme-alaba bat 150 euro; 2 seme-alaba 255 euro. Famili ugarien kasuan: seme-alaba bat 120 euro; bi seme-alaba 225 euro; hiru seme-alaba 300 euro.
Informazio gehiagorako Beasaingo Udalera jo beharko da telefono zenbaki honetara deituz 943 028063 edo