Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Txakur jabeei zuzendutako formakuntza ikastaro berria abian

2024/09/18

Herritarren arteko bizikidetza hobetzeko txakur jabeak eta txakurrak jokaera egokietan trebatzea da helburua

Udalak doan eskaintzen ditu ikastaroak eta ikastaroa amaitzean txakur heziketa titulu ofiziala jasotzeko aukera dago. Izena emateko aukera udalaren webean irekita dago

2024ko Txakur Eredugarri Programaren barruan hirugarren formakuntza saioan parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Herritarren arteko bizikidetza eta udalerri atsegin, txukun, eroso eta bizigarria izateko asmoz, Beasaingo Udalak sortutako programak doako formakuntza ikastaroa martxan jarri du honela. 

Aurten egingo diren Txakur Jabe Eredugarri izeneko formakuntza intentsiboetako ikastaroetatik azkena izango den hau, zortzi saio presentzialez osatua dago. Urriaren 1ean hasi eta asteartero burutuko da udaletxeko plazan arratsaldeko 18:00tan. Eskaera asko jasoko balira, bigarren talde bat ere osatuko litzateke. 

Txakur heziketa titulua

Honela, hurrenez-hurren astero burutuko dira saioak azterketara iritsi arte. Bertan, kanpotik etorritako hezitzaile-aztertzaile batek azterketa bat egingo die parte hartu nahi duten txakur eta jabe bikoteei. Horrela, azterketa gainditzen dutenek txakur heziketa titulu ofiziala jasoko dute.

Saio hauetara txakur jabeak txakurrekin etorri beharko dira, saioak praktikoak izango dira eta. Ekintza honetan parte hartzeko izena eman beharko da Beasaingo Udalaren webean aurkitzen den txakur eredugarri programako atalean helbide honetan .