Helburua da herritarrek jakitea nola jokatu behar duten bihotzekoak emandako larrialdi-egoeretan, Beasaingo hainbat tokitan instalatu diren desfibriladoreak behar bezala erabiliz
Beasaingo Udalak, herritarren ongizatea eta osasuna zaintzeko asmoz, prebentzio-neurri gisa duela gutxi desfibriladoreak jarri ditu udalerriko hainbat tokitan, segurtasun eta osasun publikoarekiko konpromiso aktiboa erakutsiz.
Horregatik, beharrezkoa da ospitaletik kanpo gertatutako bihotzekoen ondorioz ematen den heriotza-tasa murriztea, herritarren berehalako esku-hartzea erraztea eta lehen sorospen ezagutzan prestatu eta sentsibilizatzea. Bihotzeko asko espazio publikoetan edo pribatuetan gertatzen dira, ospitale-eremutik kanpo. Kasu horietan bizirauteko aukerak handitzeko ( % 70etik gorakoa izan daiteke), ezinbestekoa da eremu jendetsuetan desfibriladoreak eskuragarri egotea.
Desfibriladore publikoei esker, bertan dagoen edonork azkar jardun dezake, larrialdi-zerbitzuekiko mendekotasuna murriztuz. Horrekin batera, tresna horiek jartzeak kontzientziazio handiagoa eragiten du herritarrengan, osasun-krisien aurrean prestatuta egotearen garrantziari buruz prebentzio eta interbentzio ohitura sustatuz.
Udalak desfibriladore publikoak jarri berri ditu leku hauetan: Usurbe antzokia, Urbiberri gizarte-zentroa, udaletxeko sarrera, Gernika pasealekuko pilotalekua, Bideluze plaza eta Ezkierdi frontoia.
Herritarrentzako doako formakuntza
Desfibriladoreak jartzearekin batera herritarren prestakuntza burutuko da, gailuen erabilera egokia eta eraginkorra bermatzeko. Prestakuntza-ikastaroek hainbat funtzio garrantzitsu betetzen dituzte, besteak beste, osasunari eta lehen sorospenei buruzko ezagutzak dituzten edo ez dituzten pertsonak prestatzea bihotz-biriketako bizkortzearen oinarrizko tekniketan. Halaber, lehen erantzunak biziraupen-katean duen zeregina ezagutzeko eta kanpoko desfibriladore erdiautomatikoak erabiltzen jakiteko, zehazki, DOC (Operation Connected Defibrillator).
Ikastaroetan izena emateko ordutegiak, lekuak eta modua honako hauek dira:
Irailaren 24a, Urbiberri gizarte-zentroa. Irailak 26, Murumendi Eskola. Urriaren 1ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, eta urriaren 3an, Antzizar kiroldegian. Ordutegia berbera izango da kasu guztietan, 17: 00etatik 20: 00etara. Ordubete teoria eta bi ordu praktika izango dira. Prestakuntza doakoa da eta plaza kopurua 15 pertsonakoa izango da eguneko.
Izen-emateak honela egingo dira: ikastaroa Urbiberrin egin nahi dutenek leku berean eman beharko dute izena. Gainerako lekuetarako, bakoitzari dagokion galdetegia bete beharko da.