Nafarroa etorbide amaieratik Kiroldegira arteko kale-argiak aldatu dira eta urtez urte egindako lanari esker ia erdia baino gehiago aldatu ditu
Urtean energia kontsumoan eta kostuetan %61 aurrezteaz gain jasangarritasuna eta ingurumenaren aldeko konpromisoa berresten du Udalak
Aste bi barru amaituko da udalerriko kale-argiteria LED sistemara aldatzeko azken lana. Urte hasieran esleitutako lanei esker, Nafarroa Etorbide amaiera eta kiroldegiaren arteko eremuan dauden kale-argiak aldatuko dira. Orotara eremu honetan aldatu diren unitateak 245 izango dira.
Aurrezpen energetikoa, ekonomikoa eta jasangarritasunaren aldeko helburuak betetzen jarraitzen du honela Udalak. Egindako kalkuluen arabera aipatutako eremuan aldaketa egin aurreko kontsumoa 130.410 kW urteko da eta ondoren 50.060 kW urteko izango da (aurrezpen energetikoa 80.350 Kw urteko, %61).
Honek berarekin ekarriko duen aurrezpen ekonomikoa 18.400 euro urteko izango da. Kontuan izanik esleipen prezioa 126.495,54 € (BEZ barne) izan dela inbertsioaren amortizazio epea 7 urtekoa izango da. Lanak aurrera eraman dituen enpresa Loyola Norte S.L. izan da.
Udalak dagoeneko udalerriko ia kale-argiteriaren erdia baino gehiago aldatua dauka. Gehien kontsumitzen dute argiak aldatzea lehentasun jarrita, urte amaierarako udalerriko beste eremu batean aldaketa egitea aurreikusia dago.
Jasangarritasuna eta ingurumenaren alde
LED argiteria sistemek hainbat abantaila eskaintzen dituzte, besteak beste, energia-kontsumo txikiagoa: LED argiak ohiko argi iturri tradizionalek baino askoz gutxiago kontsumitzen dute. Energia-eraginkortasun handiago honek karbono isuriak murrizten laguntzen du eta energia-iturri berriztagarrien erabilera sustatzen du.
LED argiek beste argi iturri batzuek baino askoz bizitza luzeagoa dute, gutxiago ordezkatu behar direlako hondakin gutxiago sortzen dira. Horrek ere ekoizpen eta garraio prozesuetan energia eta baliabide gutxiago kontsumitzea dakar honela ingurumen-inpaktua murrizten du.
LEDak toxikoak ez diren materialez eginak daude eta ez dute merkurioa erabiltzen, ingurumenarentzako kaltegarriak izan daitezkeen substantziak saihestuz. Gainera, birziklagarriak dira.
Abantaila hauek kontuan hartuta, LED argiteria sistemak jasangarriagoak dira ingurumenaren aldetik, baliabideak hobeto erabiliz eta karbono aztarna murriztuz.