Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Araudiak

Udal liburutegian ordenagailuak erabiltzeko araudia

2013/07/10

  GAO 2013ko uztailaren 10ko 138. Zk.

BEASAINGO UDALA

Iragarkia

Apirilaren 2ko Erregimen Lokaleko Oinarrien 7/1985 Lege Erregula­tzaileko 70.2 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Erret Dekretu bidez one­tsi­tako Entitate Lokalen Antolamendu, Fun­tzionamendu eta Erregimen Juridiko Erregelamenduko 196.2 artikuluan eta 1955eko ekainaren 17ko Dekretu bidez one­tsi­tako Korporazio Lokalen Zerbi­tzu Erregelamenduko 7.2 artikuluaren arabera, 2013ko maia­tza­ren 23an Udalba­tza Osoak «udal liburutegian ordenagailuak erabil­tzeko araudiari» hasierako onespena eman zion testu osoa Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara­tzen da, hasierako erabaki hori behin betikoa bihurtu delako, erreklamazioak aurkezteko epean ez delako inolakorik aurkeztu.

Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka, Administrazioaren aurkako helegitea jar daiteke Gipuzkoako Administrazioaren aurkako Auzi–gaien Epaite­giaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunetik hasita zenbatutako bi hilabeteko epearen barruan.

Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluan adierazitakoaren arabera.

Beasainen, 2013ko uztailaren 16a. Koldo Agirre Mujika, alkatea. (7154)

 

UDAL LIBURUTEGIAN ORDENAGAILUAK ERABILTZEKO ARAUDIA

Beasaingo Udal Bibliotekan Interneterako sarbidea duten ordenagailuen erabilpena honako baldin­tza hauekin egingo da:

  1. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkidea izatea beharrezkoa izango da.
  2. 12 urte bitarteko per­tso­nek zerbi­tzu horiek erabil­tzeko amaren, aitaren edo tutorearen baimen sinatua beharko dute.
  3. Ekipoak banaka erabil­tzeko dira.
  4. Ordenagailuak liburutegian onargarriak diren gauzetarako soilik erabiliko dira:
    • Sarean informazioa aurki­tzeko eta ofimatikako paketea erabil­tzeko, jabe­tze intelektuala, copyrighta eta lizen­tziak errespetatuz.
    • Ezin da jolastu, ez eduki pornografikoak, borti­tzak edo xenofoboak dituzten orrialdeetan sartu, ez eta arau-hauste penala ekar dezakeen ­atzialdirik egin ere.
  5. Bibliotekako langileek bibliografiari eta erreferen­tziei buruzko aholkua emango dute, baina ez dute inola ere lagun­tza teknikorik emango.
  6. Ordenagailua per­tsona bakoi­tzak egunean ordu batez erabil dezake gehienez.
    Tasak:
    • 15’ arte dohanik.
    • 15’ tik 60’ = 0.50 €.
  7. Inprimakiak behar izanez gero, gehienez 10 orri inprimatu ahal izango dira.
    • Tasak: 0.10 € kopia bakoi­tzeko.
  8. Ordenagailuaren soinua erabil­tzeko bakoi­tzak bere entzun­gailuak erabili beharko ditu.
  9. Erabilpena eska­tzen duenak arduratu beharko du ordenagailua zain­tzeaz eta behar bezala erabil­tzeaz. Ezin izango du manipulatu, ezta kanpoko programarik instalatu ere.
  10. Arau horiek bete­tzen ez badira, zigorrak ezarriko dira, ordenagailuen erabilpenerako eskubidea kenduz ondoko baremo honen arabera:
    • Arau-hauste oso larria izango da: Ordenagailua sun­tsitu edo honda­tzea, eskabidea eperik zehaztu gabe eteteaz gain, bazkideak ordaindu beharko du ezaugarri berberak edo antze­koak dauzkan ordenagailu berri bat erosteko kostu ekonomikoa. Beasaingo Udalak erabaki eta bete beharko du neurri hori.
    • Arau-hauste larria izango da: Ordenagailua manipula­tzea edo kanpoko programak instala­tzea, jabe­tza intelektualari, copyrightari eta lizen­tziei kalte eginez erabil­tzea, eduki pornografikoa, borti­tza edo xenofoboa duten orrialdeetan sar­tzea, eta erabilpena eskatu duena ez den beste per­tso­naren batek erabil­tzea. Arau-hauste horregatik erabilpen eskubidea eten egingo da urte beterako.
    • Arau-hauste arinak izango dira: Bibliotekan lasaitasunari edo ordenari kalte egiten dion portaera desegokia izatea. Bibliotekako langileek per­tsona hura hasieran horretaz ohartaraziko dute, eta araua hausten jarrai­tzen badu zehapena ezarriko diote; horrenbestez, ordenagailuen mailegurako eskubidea eten egingo da 6 hilabeterako.
 

Azken eguneratzea: 2013/11/20