Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azoka berezia

Potimarroi kalabazaren ezaugarriak eta onurak

Potimarroi kalabazaren ezaugarriak eta onurak

PROPIETATEAK ETA ONURAK

  • Propietate asko ditu, antioxidatzaile nagusia da bere karoteno aberastasunari esker.
  • A, B, C, D, E bitaminak ditu. Kaltzioa, magnesioa, fosforoa, burdina edo potasioa bezalako mineralak, besteak beste, aminoazidoak.
  • Pisua kontrolatzeko dietetarako oso egokia da, ur asko eta kaloria gutxi dituelako.
  • Zuntza ere badu, idorreriari laguntzen diona.
  • Immunitate-sistema egoera onean mantentzen du eta gripeak eta katarroak prebenitzen ditu.
  • Mineralen eta bitaminen konbinazioak kalabaza antioxidatzaile indartsu bihurtzen du.
  • Hipertentsio arteriala, bularreko anginaren prebentzioa, kolesterol-maila egokia mantentzen laguntzen du,
  • Leuna da gure digestio-sistemarako, kalabaza egokia da gastritisa, ultzera gastroduodenalari eta idorreriari aurre egiteko.
  • Kalabazaren osaerak kataratak, fotofobia eta gaueko itsutasuna prebenitzen laguntzen du.
  • Kalabazak zistitisa, giltzurrun-kalkuluak, likidoen atxikipena eta giltzurrun-gutxiegitasuna prebenitzen ditu.

ERREZETA

KALABAZA POTIMARROIA LABEAN

OSAGAIAK

  • Kalabaza potimarroi 1
  • Tipula txiki bat
  • Piper berde 1
  • Oilasko bularki zati bat
  • Gatz pixka bat
  • Piperbeltz pixka bat

Kalabaza potimarroiari txapela kendu eta haziak kendu.

Labean sartu 180 C-tan 20 minutuz.

Kalabaza hustu

Beste alde batetik, oilasko bularki zati bat zatitu

Kalabazaren mamia eta oilasko zatiak zartaginera bota eta sueztitu. Nahasketari gatz pixka bat eta piperbeltz pixka bat gehitu.

Nahasketa kalabazaren barruan sartu eta gatz birrindu pixka bat gehitu gainean

Kalabaza potimarroia labean sartu 200ºC-tan 30 minutuz.