Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Legealdi plana

Ingurumenaren zaintza

Jasangarritasun ekologikoa

Beasain berdeagoa, irisgarriagoa eta atseginagoa bilakatzeko, udalerria zaindu eta pertsonei begira eraiki behar da. Mugikortasun jasangarria bultzatuz, bertako energia garbia ekoiztuz eta kalitatezko espazio publikoa sortuz klima-krisiaren erronkari aurre egiteko. 

Udalerriko espazio publikoa hobetu sozialki eta komertzialki biziberritzeko. Irisgarritasuna, bide segurtasuna eta herri atseginagoa bilakatzea dira proiektuaren ardatzak. Bertako energia berdea sortuz eta autokontsumoa bultzatuz ingurumenarekiko errespetua sustatu eta ideia hau zabaltzeko ekimenak burutuko dira.

KALITATEZKO ESPAZIO PUBLIKOA ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIA
(*)  GJH
Alkartasuna Lizeoko frontoia birgaitu eta irisgarri bilakatu 10
Igartzako Monumentu Multzoko argiteri eta azpiegitura digitalen eguneratzea 4
Antzizar kiroldegiko power-lifting gimnasioa 3
San Inazio - Esteban Lasa kaleen birgaitzea 11
Bonberia Kultur Gunea eraiki 4
Barrendain plazaren birgaitzea KaleLagun ekimenarekin elkarlanean 11
Arana Gaiztarro parkearen eraberritzea eta igogailua txertatzea Kale Nagusia eta Esteban Lasa lotzeko 10
Gipuzkoa Plaza eta Arana kaleen artean oinezkoen zubi bat egiteko azterlana 10, 11
Loinazpe Institutoan estalkia egiteko diseinua ikasleekin elkarlanean burutu 4
Dolarea parkean eta Igartza futbol zelaian komun publikoak instalatzea 11
Antzizar kiroldegiko taberna berria eraiki eta zerbitzuan jartzea 3
Agortan, erabilera publikorako etxola egokitzea 11
Disuasio aparkalekuetan dauden plaza libreen sentsorizazioa: Bernedoenea, Gipuzkoa plaza 11, 13
Oriako bide berdea egikaritzea: oinezko eta bizikletazko mugikortasuna sustatzeko 11, 13
Esteban Lasa - Bista Alai artean igogailu bat egiteko proiektua lantzea 10
Gudugarreta eta Ormaiztegiko muga arteko bidegorrian LED argiteria jartzea 11
Mugikortasun jasangarri, partekatu eta konektatua bultzatzeko azpiegitura fisiko eta digitalak 11, 13
Oinezkoentzako eta bizikletentzako konexioa Antzizar Kiroldegiaren eta Ibaiondo industrialdearen artean 11, 13
Bide segurtasuna hobetzeko sentsibilizazio tailerrak 3, 11
INGURUMENAREN ZAINTZA ETA KRISI-KLIMATIKOARI AURRE EGITEA
(*)  GJH
Ezkiagan uholdegarritasun arriskua gutxitzeko lanak 13, 11
Ur zikinen isuri zuzenak jaso eta tratatzea 6
Garingo saneamendu sare berria 6
Espazio publikoan itzala sortzeko esku-hartzeak 13
Ibai garbiketa, landare espezie inbaditzaileen erauzketa eta sare hidrografikoaren leheneratzea 15, 13
Basoen leheneratzea eta landaketak landa lurretan 15
Beasaingo landa lurretako lursailen digitalizazioa 15
ENERGIA GARBIETARA TRANSIZIOA
(*)  GJH
Autokontsumo kolektiborako plaka fotovoltaikoen instalazioa Loinatz futbol zelaian 7, 13
Ekion parke fotovoltaikoaren instalakuntza Sasietan eta beasaindarren komunitate energetikoaren sorrera 7, 13
Kale argiteria %100ean LEDera pasatzea 7
Kirol azpiegituretako argiteria LEDera pasatzea 7
Autokontsumo kolektiborako plaka fotovoltaikoak Alkartasuna Lizeoko frontoian 7, 13