Ingurumenaren zaintza
Beasain berdeagoa, irisgarriagoa eta atseginagoa bilakatzeko, udalerria zaindu eta pertsonei begira eraiki behar da. Mugikortasun jasangarria bultzatuz, bertako energia garbia ekoiztuz eta kalitatezko espazio publikoa sortuz klima-krisiaren erronkari aurre egiteko.
Udalerriko espazio publikoa hobetu sozialki eta komertzialki biziberritzeko. Irisgarritasuna, bide segurtasuna eta herri atseginagoa bilakatzea dira proiektuaren ardatzak. Bertako energia berdea sortuz eta autokontsumoa bultzatuz ingurumenarekiko errespetua sustatu eta ideia hau zabaltzeko ekimenak burutuko dira.
KALITATEZKO ESPAZIO PUBLIKOA ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIA
(*) | GJH | |
Alkartasuna Lizeoko frontoia birgaitu eta irisgarri bilakatu | 10 | |
Igartzako Monumentu Multzoko argiteri eta azpiegitura digitalen eguneratzea | 4 | |
Antzizar kiroldegiko power-lifting gimnasioa | 3 | |
San Inazio - Esteban Lasa kaleen birgaitzea | 11 | |
Bonberia Kultur Gunea eraiki | 4 | |
Barrendain plazaren birgaitzea KaleLagun ekimenarekin elkarlanean | 11 | |
Arana Gaiztarro parkearen eraberritzea eta igogailua txertatzea Kale Nagusia eta Esteban Lasa lotzeko | 10 | |
Gipuzkoa Plaza eta Arana kaleen artean oinezkoen zubi bat egiteko azterlana | 10, 11 | |
Loinazpe Institutoan estalkia egiteko diseinua ikasleekin elkarlanean burutu | 4 | |
Dolarea parkean eta Igartza futbol zelaian komun publikoak instalatzea | 11 | |
Antzizar kiroldegiko taberna berria eraiki eta zerbitzuan jartzea | 3 | |
Agortan, erabilera publikorako etxola egokitzea | 11 | |
Disuasio aparkalekuetan dauden plaza libreen sentsorizazioa: Bernedoenea, Gipuzkoa plaza | 11, 13 | |
Oriako bide berdea egikaritzea: oinezko eta bizikletazko mugikortasuna sustatzeko | 11, 13 | |
Esteban Lasa - Bista Alai artean igogailu bat egiteko proiektua lantzea | 10 | |
Gudugarreta eta Ormaiztegiko muga arteko bidegorrian LED argiteria jartzea | 11 | |
Mugikortasun jasangarri, partekatu eta konektatua bultzatzeko azpiegitura fisiko eta digitalak | 11, 13 | |
Oinezkoentzako eta bizikletentzako konexioa Antzizar Kiroldegiaren eta Ibaiondo industrialdearen artean | 11, 13 | |
Bide segurtasuna hobetzeko sentsibilizazio tailerrak | 3, 11 |
INGURUMENAREN ZAINTZA ETA KRISI-KLIMATIKOARI AURRE EGITEA
(*) | GJH | |
Ezkiagan uholdegarritasun arriskua gutxitzeko lanak | 13, 11 | |
Ur zikinen isuri zuzenak jaso eta tratatzea | 6 | |
Garingo saneamendu sare berria | 6 | |
Espazio publikoan itzala sortzeko esku-hartzeak | 13 | |
Ibai garbiketa, landare espezie inbaditzaileen erauzketa eta sare hidrografikoaren leheneratzea | 15, 13 | |
Basoen leheneratzea eta landaketak landa lurretan | 15 | |
Beasaingo landa lurretako lursailen digitalizazioa | 15 |
ENERGIA GARBIETARA TRANSIZIOA
(*) | GJH | |
Autokontsumo kolektiborako plaka fotovoltaikoen instalazioa Loinatz futbol zelaian | 7, 13 | |
Ekion parke fotovoltaikoaren instalakuntza Sasietan eta beasaindarren komunitate energetikoaren sorrera | 7, 13 | |
Kale argiteria %100ean LEDera pasatzea | 7 | |
Kirol azpiegituretako argiteria LEDera pasatzea | 7 | |
Autokontsumo kolektiborako plaka fotovoltaikoak Alkartasuna Lizeoko frontoian | 7, 13 |