Diru-laguntzak arautzeko udal ordenantza
GAO 2018ko Ekainaren 14an 114. ZK
1. artikulua. Xedea
Araudi honen xedea hau da: Diru-laguntzak emateko orduan Beasaingo Udalak eta bere Organismo Autonomoek jarraitu behar duten prozeduraren arautegi orokorra finkatzea.
2. artikulua. Eremua
Beasaingo Udalak eta bere Organismo Autonomoek pertsona nahiz herri-erakunde edo erakunde pribatu baten alde jarritako edozein herri-fondori aplikatuko zaio araudi hau, gizarte-interesa duen edo onurazko jarduerak sustatzeko edo herri-helburu edo gizartekoak lortzeko beren eskumen-eremuaren barruan.
3.artikulua. Diru-laguntzak emateko organo eskuduna
Diru-laguntza ematea organo eskudunak erabakiko du, Erregimen Lokaleko Oinarrien Legeak eta Aurrekontua Gauzatzeko Udal Arauaren 5.2 artikuluak xedatutakoak kontuan izanik.
4. artikulua. Onuradunak
Herri-fondoen onuradun izango da: Diru-laguntza ematea erabakitzeko arrazoi izan diren jarduerak burutu behar dituen edota diru-laguntza ematea zilegiztatzen duen egoeran dagoena, beti ere Subentzio Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako kausetakoren baten barruan aurkitzen ez bada.
5. artikulua. Onuradunaren betebeharrak
Onuradunak ondoko betebeharrak izango ditu:
- Diru-laguntza emateko arrazoi diren jarduerak burutzea.
- Jarduera gauzatu dela eta diru-laguntza emateko erabakian jarritako baldintzak epeen barruan bete direla egiaztatzea.
- Beasaingo Udalak edo bere Organismo Autonomoek egin ditzaketen finantza-kontrol eta egiaztapen-jardunak onartzea.
- Helburu bererako beste administrazio edo herri-erakundeetatik jasotako diru-laguntzen berri ematea Beasaingo Udalari edo bere Organismo Autonomoei.
Jakinarazpen hau ezagutu bezain pronto egingo da eta nolanahi ere jasotako diru-laguntza erabileraren justifikatu aurretik. Betebehar horiez gain, diru-laguntza ematerakoan baldintza bereziak jarri bazaizkio, haiek ere bete beharko ditu onuradunak.
Aipatutako betebeharrak betetzen ez baditu onuradunak, diru-laguntza ezeztatu egingo da eta hala badagokio jasotako dirua itzuli egin beharko du.
6. artikulua. Diru-laguntzak emateko moduak
Diru-laguntzak emateko prozedura arrunta norgehiagoka bidez edo eskarien konparaketaz egingo da. Nolanahi ere, zuzenean eman ahal izango dira ondorengo kasuetan:
- Aurrekontuan izendun gisa aurreikusitakoak.
- Haien emakida edo kopurua Administrazioari ezartzen zaizkionak.
- Lege mailako arau baten bidez. Salbuespen gisa, herri-interesa, gizartekoa, ekonomikoa edo gizatiarra nahiz bestelako arrazoi ongi zurituak egiaztatzen direlarik, jendarteko deialdia egitea zaila gertatzen denetan.
7. artikulua. Diru-laguntzak izapidetzea
- Interesatuaren eskaera, diru-laguntza ematea erabakitzeko beharrezko diren agiri eta informazioekin batera, edota bere kasuan, dagokion batzorde txostengilearen proposamena.
- Batzorde txostengileak agiriak egiaztatzea.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa eta aurrekontu-kreditua zehazten dituen batzorde txostengilearen diru-laguntza emateko proposamena.
Diru-laguntzen kopuruak, bakarrik edo beste batzuekin batera, ezin izango du subentzionatutako jardueren kostua gainditu; diru-laguntza, laguntza, sarrera edo beste baliabide batzuk jasoko direla jakin bezain laister, Udalari jakinarazi egin beharko zaio, eta, beti ere, jasotako fondoei emandako erabilpena zuritutu aurretik jakinarazi ere.
Batzorde txostengileak ezin izango du diru-laguntzaren emakidaren aldeko proposamenik egin, espedientean, Gizarte Segurantzarekiko eta udal, foru-erakunde edo estatuarekiko, onuradunak duen jarduera-esparruaren arabera, zergekiko betebehar fiskalen ordainketan egunean dagoela egiaztatzen dituen agiriak ez baditu.
- Aurrekontu-kreditua badagoela eta hori egingo den gastua edo obligazioaren izaerari badagokiola egiaztatuko duen ziurtagiria.
- Eskuduntzadun organoak hartuko du diru-laguntza emateko erabakia. Erabakian, edo hala dagokionean hitzarmenean, agertuko dira onuradunaz gain, helburua, diru-laguntzaren zenbatekoa, ordainketa-datak eta zuritzeko modua nahiz epea eta emakida-akordioan aipatu ezean, diru-laguntza emandako urteko ekitaldian agertu beharko dira.
- Diru-laguntzaren erabakia interesatuari jakinaraziko zaio eta emandako diru-laguntza kontabilitateko AD agirian erregistratuko da.
8. artikulua. Aldaketak
Diru-laguntza emateko kontuan hartzen diren baldintzak aldatzen badira eta, bereziki, beste administrazio edo herri-erakunde zein erakunde pribatuk emandako diru-laguntzarik jasotzen bada, diru-laguntza emateko erabakia aldatu ahal izango da.
9. artikulua. Diru-laguntza ordaintzeko baldintzak
Diru-laguntza emateko kontuan hartzen diren baldintzak aldatzen badira eta, bereziki, beste administrazio edo herri-erakunde zein erakunde pribatuk emandako diru-laguntzarik jasotzen bada, diru-laguntza emateko erabakia aldatu ahal izango da.
10. artikulua. Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzaren aurreko betebeharrak beteak izan beharra
Diru-laguntza ezingo da ordaindu onuradunak betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzaren aurrekoak egunean dituela egiaztatzen ez duen bitartean.
Egiaztagiri berririk ez da aurkeztu beharko eskaerarekin batera aurkeztutakoak 6 hilabeteko balio-epea gainditu ez badu.
11. artikulua. Ordainketa aurreratuak
Nolanahi ere, diru-laguntzaren izaerak hala eskatuta edo lehiakeka bidez izapidetu behar direnean eta Oinarri Arautzaileetan hala aurreikusten denean, ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira, zuriketa egin aurretik diru-laguntzari atxikitako ekintzak burutu ahal izateko finantzazio gisa.
Ordainketa aurreratua onartutako diru-laguntzaren guztizkoari dagokiona bada, emakida-akordioak nahitaez zehaztu beharko du aurrerakinaren erabilera zuritzeko epemuga.
12. artikulua. Diru-laguntzaren zuriketa
Obligazioa ontzat eman eta likidazioa egiteko, ezinbestekoa izango da zuriketa egitea. Horretarako, onuradunek ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzte:
- Jarduera azalduko duen txostena.
- Diru-sarrera eta gastuen kitapena, lortutako etekina adieraziz eta, horrekin batera, burututako gastuak egiaztatuko dituzten fakturak edo baliokideak diren agiriak, jatorrizkoak edo, hala ez balitz, fotokopia konpultsatuak.
Dena dela oinarri arautzaileek edota dirulaguntza ematearen ekintzak adieraziko dute aurkeztu beharreko froga-agiriak.
Diru-laguntzaren zuriketa obligazioa onartu aurretik egingo da. Diru-laguntza lehiaketa-araubide bidez ematen bada, froga-agiriak aurkezteko epea Oinarri Arautzaileetan zehaztuko da.
13. artikulua. Frogagirien egiaztapena
Frogagirien egiaztapena, dagokion batzorde txostengileak egingo du eta, hala badagokio, onespena eman –teknikari arduradun eta batzordeburuaren sinaduraren bitartez– eta 12. artikuluan zehaztutako agiriekin batera espedientea Kontuhartzailetzara igorriko du.
14. artikulua. Diru-laguntzaren ordainketa
Kontuhartzailetzak, kontu-hartzailearen oniritzia duela, kontabilitate-idazketa egin eta ordainketa egiteko izapideei ekingo die.
Ordainketa egiteko unean onuraduna, likido eskagarri eta mugaeguneratutako zorrengatik, Beasaingo Udalaren zordun baldin badaz, Udalak zor horien konpentsazioa egingo du.
15. artikulua. Itzultzea
Ezohizko kasuren batean diru-laguntza -osorik edo zati bat- aurrerapen modura ematen bada, hartzaileak, ondoko kasu hauetan, jasotako kopurua, berandutze-interesak barne, itzuli egin beharko du hala baldin badagokio:
- Frogagiriak aurkezten ez baditu.
- Diru-laguntza, hura emateko hartutako erabakian jarritako helburuak betetzeko erabiltzen ez bada.
Modu berean, emandako diru-laguntza –Beasaingo Udalak bakarrik edo beste administrazio edo erakunde pribatu zein herri-erakunderen batekin batera emana–, garatutako jardueraren zuzeneko kostua baino handiagoa bada, aldeko diferentzia hori itzuli egin beharko du onuradunak.