Irisgarritasun-tresnak
Igartza Musika Beka, Beasaingo Udala eta Musikeneren arteko hitzarmenak arautzen duen musika beka da.
Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian gradu eta master ikasketak burutzen ari diren ikasleei, urtero eskaintzen zaie saria jasotzeko aukera.
Ikasleen maila Beasainen jendaurrean egiten den doako entzunaldian ebaluatzen da.
Sarituek doako kontzertua ematen dute ondorengo urteko Igartza Musika Zikloaren programazioaren barruan.
2024 urteari dagokion oinarrietan, honako sariak eskainiko dira:
Gradu ikasketak: 2.200€
Master ikasketak: 3.300€
Ebaluazio eguna: azaroak 30 (egun osoan zehar). Igartzako Jauregian.
Loinazko San Martin Plaza 1 20200 Beasain
943 02 80 50