Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
TAO

Ohiko galderak

NOIZ SARTUKO DA INDARREAN TAO ORDENANTZA BERRIA?

2025eko apirilaren 1ean.

ZER EGIN BEHAR DA EGOILIAR-BAIMENA LORTZEKO?

Baimena lortzeko, lau baldintza nagusi hauek bete beharko dira:

-S1, S2 edo ZE sektoreen barruan erroldatuta egotea.

-Baimendu nahi den ibilgailua erroldako helbide berean erregistratuta egotea.

-Interesdunak sektore berean ibilgailu horrentzako garaje plaza baten jabe ez izatea. Plaza alokatuta badauka, bai atera ahal izango du egoiliar-baimena errentan emanda duela justifikatuta.

ZENBAT EGOILIAR-BAIMEN LORTU DAITEZKE ETXEBIZITZAKO?

Gehienez bi egoiliar-baimen etxebizitzako.

NON ESKATU DAITEKE EGOILIAR-BAIMENA?

Beasaingo Udalaren web orriko egoitza elektronikoan edota Udaletxeko TAOren informazio bulegoan (Udaltzaingoaren ondoan) 2025eko urtarrilaren 27tik aurrera.

GAUR EGUN EGOILIAR-BAIMENA DAUKAT, BERRIRO ESKATU BEHAR DUT?

Bai, ezinbestekoa da.

NON APARKATU DAITEKE EGOILIAR BAIMENAREKIN?

ZE, S1 edo S2 sektoreko egoiliar-baimena duten ibilgailuek mugarik gabe aparkatu dezakete dagokien sektoreko egoiliar guneetan (B/R) (urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan).

LANDA AUZOETAN BIZI DIREN HERRITARREK EGOILIAR-BAIMENA ESKATU DEZAKETE?

Bai, landa guneetako egoiliar-baimena eskatu ahal izango dute landa auzoetako batean erroldatuta badaude. Baimen honekin, gune berde guztietan aparkatu ahal izango dute denbora mugarik gabe.

ZEIN DIRA MERKATARI BAIMENAREN EZAUGARRI NAGUSIAK?

-S1 edo S2 sektoreetako merkatari txikiek, merkatari baimen bat atera ahal izango dute negozio bakoitzeko.

-Baimendu nahi den ibilgailua ezingo da Beasainen erregistratuta egon.

-Baimenarekin, dagokion sektoreko gune urdinetan aparkatu ahal izango dute denbora mugarik gabe.

NOIZ BERRITU BEHAR DA EGOILIAR EDO MERKATARI BAIMENA?

Urtean behin. Banku igorpen bitartez egiten bada automatikoki berrituko da ezezkoa adierazi ezean. Transferentzi bitartez bada, urtero egin beharko da.

EGOILIAR EZ DIRENEI ZEIN GUNETAN KOMENI ZAIE APARKATZEA?

Tiket bidez aparkatu daitekeen hiru gune daude, egonaldi mota desberdinei bideratuta daudenak. Guztietan lehen 20 minutuak doan dira tiketarekin:

-Marroia, egonaldi motzetarako: gehienez 1,5 ordu (1,50€)

-Urdina, egonaldi ertainetarako: gehienez 4 ordu - egun erdia (4,00€).

-Berdea, egonaldi luzeetarako: egun osoa (3,00€)

Hauez gain, Bernedoeneako aparkalekua doakoa izango da, erdigunetik 5 minutura dagoena.

NOLA ORDAINDU DEZAKET TAO ISUNA?

48 orduko epean murrizketarekin ordaindu daiteke parkimetroan, mugikorrerako aplikazioan edota TAO informazio bulegoan. Edozein kasutan, ibilgailua berehala erretiratu beharko da. 

ZE SEKTOREAN, NOIZ DUTE BAIMENDUTAKO EGOILIARREK APARKATZEKO ESKLUSIBITATEA?

Ezkiagako sektorean baimendutako egoiliarrentzako plaza esklusiboak daude gorriz koloreztatuak ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 23:00tik 8:30era. Ordutegi honetatik kanpo, edonork aparkatu dezake tiketik atera gabe.