Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Araudiak

Kolunbarioen ordenantza

2012/09/17

  GAO 2018ko apirilaren 6an 66. ZK

Iragarkia

Udalba­tza Osoak, 2018ko mar­txo­aren 27an egindako ohiko bileran, legeak ezar­tzen duen quorumarekin ondorengo erabakia hartu zuen:

Lehenik.  «Beasaingo Udal hilerrian kolunbario zerbi­tzua arau­tzeko ordenan­tza­ren» testuaren, hizkun­tzari dagokionean, errebisioa onar­tzea, edukia aldatu gabe.        
                

Bigarren.  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean nahiz Beasaingo Udalaren Web orrian, www.beasain.eus, argitara­tzea, adieraziz Administrazio bidean behin betikoa den ebazpen honen aurka, Administrazioaren aurkako helegitea jar daiteke Gipuzkoako Administrazioaren aurkako Auzi–gaien Epaitegiaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunetik hasita zenbatutako bi hilabeteko epearen barruan. Hala nahi izanez gero, bide Administrazioaren aurkako auzi-bideari ekin aurretik, birjarpen-helegitea jarri ahal izango da ebazpena eman zuen organoaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunean hasita zenbatutako hilabeteko epean.

Hori guztia, aurretik adierazitako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan eta kidekoetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egin­tzak egin edo errekur­tsoak aurkezteari kalterik egin gabe.

Beasain, 2018ko mar­txo­aren 28a.—Aitor Aldasoro Iturbe, 
alkatea.    (2270)

KOLUNBARIOEN ORDENAN­TZA

Beasaingo Udal hilerrian kolunbario zerbi­tzua arau­tzeko ordenan­tza.

1. artikulua.    Xedea.

Beasaingo Udal hilerrian kolunbarioen erabilera eta okupazioa arau­tzea da Ordenan­tza­ren xedea.   

2. artikulua.    Kon­tzep­tua.

Erraustutako hilo­tza­ren edo gorpuzkinen errauts-kutxa­tila gorde­tzeko lekuari esaten zaio kolunbario.             

3. artikulua.    Kokapena.

Kolunbarioak udal hilerrian daude eta bakoi­tzak errauts-kutxa­tila bakarra gorde dezake. Era berean, kutxa­tilak hilotz bakar baten edo horren gorpuzkinen errau­tsak bakarrik gorde ahal izango ditu; edota hilobi beretik ateratako gorpuzkinenak.        

4. artikulua.    Helburua.

Honako per­tsona hauen errau­tsak gorde ahal izango dira: Udalerrian erroldatu, jaio edota lotura izan dutenenak, aurretik udalari eskatu eta honek aldeko ebazpena eman badu.

Udal honetako hilerrian senitartekoak ehor­tzita dituztenenak, baldin eta hauek lehen gradukoak badira (ama, aita, seme-alabak): Hilobiaren emakida administratiboa buka­tzen denean, edo gorpua hobitik atera­tzen denean, errau­tsak ­utzi ahal izango dituzte; aurretik eskatu, eta gorpuzkinak erraustu, ondoren.

5. artikulua.    Eskariak.

Kolunbarioaren eska­tzaileak per­tsona fisikoa izan behar du, eta Udaleko Erregistroan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du, eskari-inprimakiarekin batera:            

— Edozein errausketa-labetan erraustu izana egiazta­tzen duen dokumentua.

— Aurretik lurperatuak izan ez diren hilo­tzen errauts-kutxa­tilak baldin badira, Erregistro Zibileko herio­tza-inskripzioa.                

— Udal-tasa autolikidatu izanaren agiria.

Udalak eskaria aztertu ondoren dagokion erabakia hartuko du.

Udalak eskaria onartu eta aldeko erabakiaren berri eman ondoren, gehienez hamabost eguneko epean gorde beharko da errauts-kutxa­tila kolunbarioan. Hala egiten ez bada, bestelako tramiterik gabe, eska­tzaileak emakidari uko egin diola ulertuko du Udalak.

Aldeko erabakiak emakidadunaren izena eta abizenak, kolunbario-zenbakia eta emakidaren data eta epea jaso beharko ditu, ­gutxienez.

Dena den, erabakia kontrakoa balitz, ordaindutako tasa bueltatu egingo zaio eska­tzaileari.

Emakida jaso ostean, interesdunak hilerrira joan beharko du bertako lan-ordutegiaren barruan. Udalaren aldeko erabakiari dagokion dokumentua eraku­tsi eta errauts-kutxa­tila hilerriko langileei eman beharko die, eurek gordeko baitute dagokion kolunbarioan.

Ezingo da inolaz ere kolunbarioko aterik ireki emakida-epea amaitu arte. Emakidadunak errauts-kutxa­tila aldez aurretik erretiratu nahi badu, eskaria aurkeztu beharko dio Udalari, eta horrek onartu ondoren, emakida bukatu­tzat hartuko da.     

6. artikulua.    Emakida-epea.

Kolunbario-unitatea erabil­tzeko epea (behin behineko emakida) hamar urtekoa izango da, baimenaren jakinarazpena egiten den egunetik aurrera.

Interesdunari dagozkion arrazoiak medio epea amaitu aurretik etengo balitz emakida, per­tsona horri ez zaio ordaindutako zenbatekoa bueltatuko, ez osorik ez zatirik, ez baitu horretarako eskubiderik izango.

Emakida-epea amaitu eta hilabetera inork ez badu errauts-kutxa­tila jaso­tzeko eskatu, Udalak hezurtoki komunera eramango du.

Emakida-epea, behin bakarrik, beste hamar urtez luzatu ahal izango da, epe hori amaitu baino hilabete lehenago, ­gutxienez, eskaria egin eta une horretan indarrean den tasa ordainduz gero.

Emakida-epea ez dute luzatu ahal izango aurretik ehor­tzi­tako gorpuzkinak dituzten errauts-kutxa­tilak badira, udal hilerrikoak zein beste leku batekoak izan.

Udalak eskaria aztertu ondoren dagokion erabakia hartuko du. Udalak emakida-epea luza­tzea ukatu dezake baldin eta hurrengo urteetako beharrei eran­tzu­teko beste toki ez dagoela uste badu.       

7. artikulua.    Tasak.

Kolunbarioa erabili ahal izateko, Hilerriko Zerbi­tzu Publikoak eskaini edo Jarduera Administratiboak buru­tze­agatiko Tasak arau­tzen dituen Ordenan­tza fiskalaren eranskinean urtero xeda­tzen den tasa ordaindu beharko da.

8. artikulua.    Errauste-kutxa­tilak gorde­tzeko era.

Errauste-kutxa­tilak modu antolatuan gordeko dira kolunbarioetan, hau da, ezkerretik eskuinera eta behetik gora. Beraz, ezingo da hurrengo ilarako kolunbariorik erabili aurrekoa erabat beteta egon arte.             

Emakida luza­tzen denean, errau­tsak dauden lekuan mantenduko dira emakida amaitu arte.              

9. artikulua.    Kolunbarioen erregistroa.

Udalak kolunbarioen erregistroa izango du, eta bertan eska­tzailearen izena eta abizenak, erraustuaren izena eta abizenak, kolunbario-zenbakia, emakida-data eta epea jasoko dira, ­gutxienez.

10. artikulua.    Kolunbarioen ezaugarriak eta apaingarriak.                         

Kolunbarioek honako neurri, erabilgarri, hauek izango dituzte: Zabaleran 20 cm, altueran 31 cm, eta sakoneran beste 20 cm.

Inskripzio elementuak denak berdinak izango dira eta udalak erabilera honetarako araututako eredua jarraituz eginak izango dira. Osagai honen kostua eska­tzailearen gain joango da. Era berean gauza­tzeko unean, udalak baimendutako horni­tzaileekin, izan behar diren hartu-emanak ere.

Osagaia egin ondoren, udalaren eskuetan ­utziko da; honek jarri ahal izateko, guzti hau emakidaren ebazpena jaso eta gehienez ere hilabeteko epean.

Plaka horretan hildakoaren izena eta abizenak edo ezizena azalduko dira, eta horrekin batera herio­tza­ren data edo jaio­tza- eta herio­tza-datak, eska­tzaileak eskaria egitean aukeratutakoaren arabera.

11. artikulua.    Kalteak.

Hilerriko esparruaren zain­tza egingo du Beasaingo Udalak, baina Udalak ez du bere gain har­tzen errauste-kutxa­tilari edota plakari hirugarrenek egindako lapurreta edo kalteen eran­tzu­kizunik. Era berean, ez du bere gain har­tzen naturak (haiza­tze borti­tzak,...) eragindako kalteen eran­tzu­kizunik.        

12. artikulua.    Ordenan­tza­ren interpretazioa.

Alkateak eskumena izango du honako Ordenan­tza hau aplikatu eta gara­tzeko beharrezkoak diren arauak emateko, eta baita ere Ordenan­tza­ren interpretazioan sortu litezkeen zalan­tzak erabaki­tzeko.