Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

Udalaren euskarazko udalekuetan izena emateko azken egunak

2023/04/19

Datorren astean itxiko da izenematea. 2010-2014 urte artean jaiotako haurrek Lekarozen naturaz eta aisiaz gozatzeko aukera dute

Beasaingo Udalak antolatzen dituen euskarazko udalekuetan izena eman ahal izateko azken egunetan sartuak gaude. Egun, bada oraindik tokia eta aukera honetaz baliatzeko jakinarazpena egin nahi du Udalak. Helbide honetan aurkitzen den galdetegia betez izena eman beharko da. Plazak bete arte zabalik dago izen ematea eta haur beasaindarrei emango zaie lehentasuna.

Euskararen jakintza eta erabilera aisiarekin lotuta bultzatzea helburu duten udalekuak burutuko dira uztailaren 17tik 26ra Lekarozko “Valle de Baztan” Gazte-aterpetxean. (Nafarroa) eta 2010 eta 2014 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendutako udalekuak dira. Udan euskara hobetu, erabilera indartu eta naturaz gozatzeko aukera ederra eskaintzen du honela Beasaingo Udalak eta bide batez ere eskolen opor garaian familien kontziliaziorako lagungarria izango den zerbitzua izatea nahi du. 

Beasaingo Udalak, haurren artean euskararen jakintza eta erabilera indartzeko helburuari tinko eutsiz jarraitzen du. Gure hizkuntzaren sustapena aisiarekin lotu nahia eta giro euskaldun batean natur ingurunean txertatutako eremu bat aukeratuta antolatu ditu aurten ere euskarazko udalekuak. Egitasmo hau, udal gobernuaren legealdi planean helburu nagusien artean jasota eta iragarrita agertzen da eta konpromiso hori betez gauzatu du. 

Prezioak

Prezioak hauek dira: seme-alaba bat 150 euro; 2 seme-alaba 255 euro. Familia ugarien kasuan: seme-alaba bat 120 euro; bi seme-alaba 225 euro; hiru seme-alaba 300 euro. 

Informazio gehiagorako Beasaingo Udalera jo ahal da telefono zenbaki honetara deituz 943 028063 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. era idatziz.  

Informazio erlazionatua