Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Emakumeen ahalduntzera bideratutako arte-tailerra apirilaren 28an hasiko da Beasainen

2025/04/07

“Eskuekin Jardun III” tailerraren helburua, emakumeek artearekin euren sormena tresna gisa erabiliz beren burua libreki adieraztea da

Interesdunek izena eman beharko dute apirilaren 8tik 22ra bitartean plaza mugatuak daude eta 

Beasaingo Udalaren Berdintasun sailak antolatutako “Eskuekin Jardun III” ikastaroa abian jarriko da apirilaren 28an, emakumeen autoezagutza eta ahalduntzea bultzatzen duen proiektu artistiko gisa. Hirugarren edizioa izango da hau, eta aurretik egindako bi edizioen arrakasta izan da oinarri, parte-hartzaileen artean esperientzia positiboak uztartu bait zituzten sormenaren eta norberaren garapen pertsonalaren artean.  

Tailerraren nondik norakoak

Ikastaro honetan, emakumeek artearen bidezko adierazpena eta esperimentazioa lantzeko aukera izango dute. Zorione Mendez Martinek, proiektuaren sortzaileak eta dinamizatzaileak, azpimarratzen du “arteak aukera ematen duela barne-mundua kanpora eramateko, elkarrizketak sortzeko eta komunitatea indartzeko". Tailerraren egunerokoan, hainbat teknika eta material erabiliko dira, hala nola margolaritza, collagea eta eskulan tradizionalak, baina beti ikuspegi berritzaile batetik.  

Norbera libreki adieraztea 

Tailerraren helburua da emakumeek beren burua libreki adieraz dezatela, sormena tresna gisa erabiliz. Zorionek erakusten du nola uztartzen dituen artea eta gizarte-eraginkortasuna, eta tailerretan ere horixe bultzatuko da: "Ez da perfekzioa bilatzen, baizik eta prozesuan disfrutatzea eta norberaren mugak aurrera eramatea".  

Aurreko edizioetako parte-hartzaileek tailerraren ingurune lasaia eta elkartrukearen garrantzia nabarmendu dute eta norberaren gaitasunean sinesteko ahalmena edo sentimendua indartu du. 

Nola parte hartu  

Interesatuak diren emakumeek izena eman dezakete apirilaren 8tik 22ra bitartean, ondorengo datuak bidaliz: izen-abizenak, NAN, adina, hartu emanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa. Izen ematea lotura honetan dagoen galdetegia betez egin behar da. Informazio gehiagorako Beasaingo Udalaren Berdintasun sailarekin harremanetan jarri daiteke, edo zuzenean kontsultak bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Informazio baliagarria  

  • Noiz: apirilaren 28tik ekainaren 16ra, astelehenero.  
  • Ordutegia: 17:45etik 19:15era.  
  • Non: Urbieta arte plastikoen eraikina (Gipuzkoa plaza).  
  • Prezioa: 10 euro (ikastaro osoa).  
  • Partaide-kopurua: 20 emakume (izen emateak gainditzen badira, zozketa egingo da).