Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Iturriotz kaleko urbanizazio lanak datorren astean hasiko dira

2023/07/14

Gipuzkoa plaza eta Jose Migel Iturriotz 15 artean egingo diren lanek irisgarritasuna hobetu eta zerbitzuen azpiegiturak berritzea dute helburu

Lanak lau hilabetez luzatuko dira eta trafikoan aldaketak eragingo dituzte

Porteriako uholdegarritasun arriskua murrizteko lanen azken faserako aurreikusita zeuden arren, JM Iturriotz kaleko zati honetako urbanizazio lanak uztailaren 19an hasiko dira. Lanak Gipuzkoa Plazako zubitik hasi eta Jose Migel Iturriotz kaleko igogailu publikoa dagoen tokia bitartean gauzatuko dira eta lau hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusi da.

Irisgarritasuna eta zerbitzuen hobekuntza

Porteriako lanen dimentsioa aprobetxatuz, Udalak eremu honen jarraian dagoen ibilbidearen irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko esku hartzea txertatu zuen Ur Agentziarekin sinatutako hitzarmenean. Gipuzkoa plazako zubitik Jose Migel Iturriotz kaleko 15. zenbakira dagoen eremuan espaloiak berritu eta bidegorria oinezkoen kotara igotzeaz gain, saneamendu hoditeria eta argiteria ere berrituko dira. Honetaz gain, zubiko espaloiari zabalera gehiago emango zaio oinezkoen segurtasuna hobetzeko. Urbieta eraikineko edukiontzien irisgarritasuna ere hobetuko da.

Ibilgailu eta oinezkoentzako behin-behineko aldaketak

Ondorioz, eremu honetako trafikoan eragina izango dute lanek. Jose Migel Iturriotz kaleko errail bat moztuko da, eta Beasain-Ordizia norantza baimenduko da soilik. Ezkiaga etorbidetik datorren trafikoa, Ordizia-Beasain norantzan, Joan XXIII kaletik desbideratuko da.

Oinezkoei ere eragingo diete lanek. Lehen fasean Oria ibaiertzeko espaloia konponduko da eta oinezkoek Jose Migel Iturrioz kaleko eraikinen aldeko espaloia erabili beharko dute.

iturriotz obrakjpg